Blogintza

Euskal blogarien 2. topaketa [euskal blogen sustapena, publizitatea eta monetizazioa]

blogetan-2-mahaia

Euskararen Etxean ospatu dugu Euskal blogarien 2. topaketa jardunaldian gurekin izan dira: WeblogsSL, Ion Turrillas (Biantik), Dabid Martinez (Bai&By Fundazioa, Urtzi Odriozola (Codesyntax), Arkaitz Sukuntza (TaPuntu), Eli Garcia (MU), Estitxu Garai, Gorka Julio (Talaios Kooperatiba), Haritz Rodriguez (Blog on Brands), Iñigo Arandia (Kaixomaitia), Aida Solores (Arteman komunikazioa), Ixabel Bereziartua (Argia) eta Ana Malagon (La Personnalité), beste lagun batzuen artean.

Blogak izan dira ardatza eta alor eta ikuspegi ezberdinak landu ditugun gaiak, alegia, euskarazko blogen egoera, garapena, euskarazko garapenak, monetizazioa, publizitatea, hedabideen blogariak… Baita ere, posizionamendurako izan behar diren edo eragiten duten faktoreen azterketa eta euskarazkoetan daukaten eragina, hizkuntzagatik ematen diren zailtasunak, dauden beharrak, aurre egin beharreko erronkak etab.

Euskal blogarien 2.edizioko jardunaldian bi mahi inguru antolatu ditugu eta hona hemen bigarren mahi inguruan jorratu ziren gaiak: euskal blogen sustapena, publizitatea eta monetizazioa eta Gorka Julio (Talaios Kooperatiba), Haritz Rodriguez (Blog on Brands), Iñigo Arandia (Kaixomaitia), Aida Solores (Arteman komunikazioa) eta Ixabel Bereziartua (Argia) izan dira partahideak eta Ana Malagon moderatzailea.

Hona hemen Ana Malagonek mahaikideei luzatutako zenbait galdera:

  1. Blog eta hedabideen arteko harremana: blog batzuk hedabide batzuk baino jarraitzaile gehiago dituzte. Nola kudeatu beharko litzateke bien arteko erlazioa eta oreka? Euskarazko kasuan horrelakorik ematen da?
  2. Euskarazko blogen monetizaziorako aukerarik badago?
  3. Blog bat egiteak proposatzen diezuenean etekina ateratzen diote?
  4. Nola kudeatzen da blog horietan egileen aldetik jarraikortasun minimo bat egoteko?
  5. Euskaraz egindako blogen kasuan, posible da publizitateaz etekina ateratzea?
  6. Zaila da gaur egun blog bat zabaldu eta sustatzea?
  7. Blogen etorkizuna edukien profesionalizazioan dago?
  8. blogari sarea eta markak lotzen dituzu zure negozio ereduan. Nolako erantzuna izaten dute egun horrelako kanpainek, sare sozialen indarra kontuan izanda?

Zein da zure iritzia?

Zuk nola ikusten duzu euskarazko blogintzaren etorkizuna?

Zure iritzia oso garrantzitsua da guretzat, zure iritzia, zure iruzkinak idatzi eta bidali  info@azkuefundazioa.com era

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu