Blogintza

Euskal blogarien 2. topaketa [blogen garapena, posizionamendua eta baliabideak]

1-mahai-ingurua

Euskal blogarien 2. topaketa jardunaldia ospatuko dugu, Euskararen Etxean eta gurekin izan dira: WeblogsSL, Ion Turrillas (Biantik), Dabid Martinez (Bai&By Fundazioa, Urtzi Odriozola (Codesyntax), Arkaitz Sukuntza (TaPuntu), Eli Garcia (MU), Estitxu Garai, Gorka Julio (Talaios Kooperatiba), Haritz Rodriguez (Blog on Brands), Iñigo Arandia (Kaixomaitia), Aida Solores (Arteman komunikazioa), Ixabel Bereziartua (Argia) eta Ana Malagon (La Personnalité), beste lagun batzuen artean.

Blogak izan dira ardatza eta alor eta ikuspegi ezberdinak landu ditugun gaiak, alegia, euskarazko blogen egoera, garapena, euskarazko garapenak, monetizazioa, publizitatea, hedabideen blogariak… Baita ere, posizionamendurako izan behar diren edo eragiten duten faktoreen azterketa eta euskarazkoetan daukaten eragina, hizkuntzagatik ematen diren zailtasunak, dauden beharrak, aurre egin beharreko erronkak etab.

Aritu eta aditu ezberdinekin mahai inguru bat antolatu dugu garapen arloa jorratzeko. SEO, baliabideak (pluginak, plataformen euskarazko bertsioak, itzulpenak…), semantika eta bilaketak izan dira jorratu ditugun gaiak. Euskarazko garapenek aurkitzen dituzten baldintzak eta arazoak ere aztertu ditugu.

Hauek dira mahai-inguruko partahideak eta galderak

  • Dabid Martinez (Bai&By Fundazioa) Bai&By hizkuntzak online eta adimen artifizialean oinarrituta ikasteko aukera ematen duen enpresa da; Bai&by-ko I+G taldearekin batera, web garapena eta online marketina daramatza. Bere bloga: laborategia.eus, batez ere informatika askea jorratzen du, eta horren baitan software librea, jakintza askea eta pribatutasuna.
  • Urtzi Odriozola (Codesyntax) interneterako produktuen garapenaz arduratzen den Codesyntax enpresako kidea da. Game Erauntsiaren webgunearen kudeatzailea,  Game Erauntsia euskal bideo jokalarien komunitatea da, eta aurtengo Internet arloko proiektuen Argia saria jaso du. Bloga: Zientzia ala fikzioa – http://blogak.eus/urtzai
  • Arkaitz Sukuntza (TaPuntu)  informatikari eta irakaslea da. Ta puntu koorperatibatik dator, nagusiki online marketina eta multimedia proiektuak garatzen dituen enpresa. TaPuntun “Martxan” izeneko blog teknologikoa dugula, eta duela urte batzuk INFORMATIKALARI bloga bultzatzen dabil. SAREAN.eus blog finalistan parte hartzen du, kolaboratzailea bezala.
  • Eli Garcia (MU) injeniari informatikoa da eta Mondragon unibertsitateko irakaslea, eta bere egiteko nagusia enpresak eta langileak sare sozialetan eta online marketineko estrategietan formatzea da. Mondragon unibertsitateak Social mediari buruz duen blogaren partaidea da beste kide batzuekin batera: mukom.mondragon.edu/socialmedia.
  • Moderatzailea: Estitxu Garai Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitateko irakaslea da eta bere ikergai nagusiak euskarazko publizitatea, publizitate elebiduna, publizitate-idazketa, pertsuasioa eta sormena dira.

 

Hona hemen Estitxu Garaik mahaikideei luzatutako zenbait galdera:

  1. Zein da egun euskarazko garapen, eta zehatzago blogen erronka, bilatzaileetan lehenengo postuetan agertzeko?
  2. Pluginak eta horrelako baliabideak: Euskarazko plugin erabiltzaile nahikorik dago? Masa nahikoa al dago hauen garapena bultzatzen dutena? Nondik sortzen da etekina? Zenabateko erabiltzaile minimo behar izango litzateke plugin bat garatzeko eta errentagarria izateko? Adibidez: PLUGIN  eleanitza/ multihizkuntza eta  automatiko bat sortzeko, garatzeko, kostea eta etekina.
  3. Blogen etorkizunari buruzko azken ikerketek adierazten dutenaren arabera, blogek osagai soziala izango dute; diseinua ez da funtsezkoa izango eta irakurleak erabakiko du, ikusiko duen gailu edo baliabidearen arabera, nola ikusi nahi izango duen. Tent bezalako protokoloek etorkizuna direla uste duzue?. Horrilotuta, gaur egun bogan dauden feed-ak jarraitzeko aplikazioek (edo beste baliabide batzuk, adibidez, Medium) eskaintzen dizkiguten baliabideak direla eta, blog bakoitzaren nortasun edo irudiak ardura dauka?
  4. Bilatzaile adimentsuak eta emaitzak euskararen kasuan ikerketa horien arabera, blogak desagertu ezean, gehiago garatuko dira, web semantikoarekin batera. Nola ikusten duzue hori? 
  5. Euskaraz idazten diren blogak, sare edo plataforma bakar batean bilduta egon beharko liratekeela uste duzue?

Zein da zure iritzia?

Zuk nola ikusten duzu euskarazko blogintzaren etorkizuna?

Zure iritzia oso garrantzitsua da guretzat, zure iritzia, zure iruzkinak idatzi eta bidali  info@azkuefundazioa.com era

 

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu