Sare sozialak

Euskadiko gazteak sare sozialetan

gazteak-eta-sare-sozialak

Sare sozialak oso ohikoak dira Euskadiko gazteen eguneroko bizitzan, harremanetarako eta komunikaziorako. Sare sozialen erabilera, sexuaren edo adin-tartearen arabera gertatzen diren desberdintasunak, ziberaktibismoa eta ziberjazarpena bezalako gaiak jorratzen ditu “Euskadiko gazteak sare sozialetan”  azterlanak.

Sare Sozialak 5

Gazteen Euskal Behatokiak “Euskadiko gazteak sare sozialetan” argitaratu du. Txostenean 15 urtetik 29ra bitarteko Euskadiko gazteek zenbat erabiltzen dituzten sare sozialak, zer duten gogokoen [adinaren eta sexuaren arabera], zenbatek baliatu dituzten sare sozial horiek hainbat gai salatzeko edo horien gainean eztabaidatzeko, eta, baita ere, jakiteko zenbatek nozitu duten gaitzespena edo jazarpenari buruzko datuak jasotzen dira. Datuak Gazteen Euskal Behatokiak 2016ko lehen hiruhilekoan egindako inkesta baten emaitzak dira, EAEko 15 eta 29 urte bitarteko 1.500 gazte elkarrizketatuak izan dira.

Hona hemen txostenak jasotzen dituen zenabit datu:

15-29 urte bitarteko EAEko gazteen %99k sare sozialen bat erabiltzen dugazte bakoitzak 3,8 sare sozial erabiltzen ditu. Sare horiek egunero edo ia egunero erabiltzen dituztela diotenak bakarrik hartuz gero kontuan, eguneroko erabiltzaileak %97,5 direla ikus daiteke eta erabiltzaile horiek, batez beste, 2,9 saretara konektatzen dira egunero; gehien konektatzen diren sare sozialak WhatsApp, Facebook, Instagram eta Youtube dira. Bigarren bloke batean, Twitter, Snapchat eta Spotify daude.

Sare Soizialak1

Nolanahi ere, hauek gazteria osoari dagozkion portzentajeak dira, baina alde handiak daude sare sozialen erabileran neska eta mutilen artean, eta baita adinaren arabera ere: bereziki 20 urtez beherakoen eta 20-29 urte bitartekoen artean.

Harremanak izateko eta irudiak partekatzeko sare sozialetan, nesken presentzia mutilena baino handiagoa da.
Sare sozial horien eguneroko erabilerari dagokionez, neskek mutilek baino gehiago erabiltzen dituzte egunero Facebook, Instagram eta Snapchat; mutilek, aldiz, neskek baino gehiago erabiltzen dute egunero Youtube. Spotify, Pinterest eta Wattpad-en eguneroko konexioari dagokionez, nesken ehunekoa, berriz ere, mutilena baino pixka bat handiagoa da; aitzitik, Twitter eta Telegramen eguneroko konexioa handiagoa da mutilengan neskengan baino.

WhatsApp-aren atzetik, Instagram-a da 20 urtez azpiko gazteek gehien erabiltzen duten sare soziala. Adin horretatik gora, Facebook-a erabiltzen da gehien.
Adinari erreparatuta, kolektiborik gazteena da (15-19 urte) honako sare sozial hauek gehien kontsumitzen dituena: Instagram (WhatsApp-aren atzetik 20 urtez azpikoak egunero gehien konektatzen diren sare soziala da), Youtube, Snapchat, Twitter, Spotify, Ask.fm eta Wattpad.
Aitzitik, 25-29 urte bitartekoak dira Linkedln gehien erabiltzen dutenak, eta 20-24 urte bitartekoekin batera Facebook-era gehien konektatzen direnak. Hain zuzen ere, Facebook da (WhatsApp-aren atzetik) 20 urtekoek eta hortik gorakoek egunero gehien erabiltzen duten sare soziala. Laburrean:
WhatsApp da gehien erabiltzen den sare soziala eta horretan ia ez dago alderik sexuaren edo adinaren arabera.
– 20 urtez azpiko gazteen artean Instagram da bigarren sarea, eguneroko erabileran; adin horretatik gora bigarren toki hori Facebook-arentzat da.
Snapchat gazteenen sare soziala da; 20 urtetik beherakoen ia erdiek egunero erabiltzen dute; 25 urtetik gorakoak, aldiz, ia ez dira horretara konektatzen.
– Oro har, 15 eta 19 urte bitartekoak dira sare sozialak gehien erabiltzen dituztenak eta horien artean neskek mutilek baino gehiago.
Gazteak hiru sare sozialetara konektatzen dira, batez beste, egunean eta konbinaziorik gogokoena hau da: WhatsApp, Facebook eta Youtube.
Oro har, gazteenek [15-19 urte] apur bat gehixeago erabiltzen dituzte sare sozialak: batez beste, 3,4 saretara konektatzen dira, egunean. 20-24 urte bitartekoak, batez beste, 3 sare sozialetara konektatzen dira egunean, eta kopuru hori 2,5era jaisten da 25 eta 29 urte bitartekoen artean.
Sare sozialen eguneroko erabileran gehien errepikatzen den konbinazioa hau da: WhatsApp, Facebook eta Youtube [hiruko konbinazioak egin dira, kontuan izanik gazteak, euren esanetan, hiru saretara konektatzen direla batez beste egunero]. Gazteen % 23,5 hiru sare horietara konektatzen da egunero. Aintzat hartuz gero 20 urtetik beherakoak bakarrik, egunero gehien errepikatzen den konbinazioa hauxe da: WhatsApp, Instagram eta Snapchat.

ss2

Ziberaktibismoa

Iazko urtean, EAEko gazteen heren batek baino gehiagok % 37,1 baliatu zituen sare sozialak eztabaidaren bat sustatzeko, egoeraren bat salatzeko, gai baten alde agertzeko edo horri buruzko iritzia emateko. Askoz gutxiago dira %8,6 testu bat idatzi eta/edo irudi edo bideo bat zabalduz eztabaida edo salaketaren bat sustatu dutela diotenak, testu edo irudi hori babestu dutenak, birbidali dutenak edo horri buruzko iritzia eman dutenak baino %28,5.
Ziberaktibismoa gero eta handiagoa da adinak, ikasketa-mailak, politikarekiko interesak eta arazo publikoetan parte hartzeko gogoak gora egin ahala. Eta goi-mailako ikasketadunen artean, unibertsitate-tituludunek izan zuten iaz ziberpartaidetzarik handiena % 49,3.

ss3Ziberjazarpena

Sare sozialetako jazarpen-modurik ohikoena WhatsApp taldeetatik botatzea da. Sare sozialak erabiltzeak berekin dakar gaitzespen edo jazarpen jokaera batzuk jasan ahal izatea; besteak beste, WhatsApp-taldeetatik botatzea, sare sozialen batean nortasuna faltsutzea edo irudi konprometituak edo iraingarriak zabaltzea.

Sare Sozial 4
Bost gaztetatik batek %19,6 baieztatzen du WhatsApp talderen batetik bota dutela inoiz. %3,8k dio askotan gertatu zaiola hori, eta gainerako %15,8ak dio noizbait bakarrik gertatu zaiola.
Gazteen % 8,4k dio nortasuna faltsutu diotela inoiz sare sozialen batean: % 0,6ri askotan gertatu zaio hori, eta gainerako % 7,8ari, aldiz, kasuren batean bakarrik.
Eta gazteen % 6,6k dio beste pertsona batzuk bideo edo argazki konprometitu edo iraingarriren bat igo dutela Internetera edo horiek sare sozialetan barrena zabaldu dituztela, beraien baimenik gabe. Berriro ere, % 0,6k dio askotan gertatu zaiola hori, eta gainerako % 6,0ak dio noizbait bakarrik gertatu zaiola.

EAEko gazteen % 4,5ek jazarpen-egoeraren bat bizi izan du sare sozialetan. Ziberjazarpen modurik ohikoena WhatsApp taldeetatik hainbat aldiz botatzea da. 15 eta 19 urte bitarteko gazteak dira ziberjazarpena gehien nozitzen dutenak.

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu