Euskara ingurune digitalean

Euskadiko AEko ia enpresen erdiek dute software librea [EUSTAT]

Euskal enpresen % 45,8k software librea du 2017n, esaterako Internet nabigatzaileak, ofimatika programak, sistema eragile doakoak edo irekiak (Linux…), Eustatek bildutako datuen arabera. Ehuneko hori % 61,0koa da 10 langile edo gehiago dituzten enpresetan.

 

IKT ekipamenduetan 10 langile edo gehiagoko enpresen %97 pasak Internet dute, eskualde guztietan, batez bestekoa %98,8 delarik; web orria %89,1ek. Azpimarragarriak: Lautada Arabarra (%96,5); Debagoiena (Gipuzkoa, %93,6); Plentzia-Mungia (Bizkaia, %91,1).

Sare informatikoen portzentajeak oso altuak dira 10 langile baino gehiagoko enpresetan, erkidego osoan. Batez bestekoan %92,9k ditu, 2016an baino bederatzi hamarren gutxiago; aipatzekoak Plentzia-Mungia Bizkaian (%99,0; Goierri Gipuzkoan, %97,2; Arabako Mendialdea (%96,9).

10 langile edo gehiagoko euskal enpresen %61,0k kode irekidun programak darabiltza. Azpimarragarriak Kantauri Arabarra (%70,1); Debagoiena (Gipuzkoa, %67,3); Plentzia-Mungia (Bizkaia, %66,1).

Euskaraz ere badiren webak batez ere Gipuzkoako enpresetan (%61,7an batez beste) ditugu. Erkidegoan %50,4tan. Debagoienan %77,3; Gipuzkoako gainerako eskualdeetan %55. Bizkaian, %46,0 batez beste; Gernika-Bermeon %71,9; Markina-Ondarroan %70,8. Araban %39,1 batez beste; Mendialdean %50,8; gainerako eskualdeetan beheraka portzentajea.

Konexio mugikorrak, izan telefono mugikor bidez (smartphonea, PDA, etab.), % 82,5, edo ordenagailu mugikor bidez (tableta, netbooka, etab.), % 60,4, enpresen % 84,6k erabiltzen dituzte; %3,0 puntu hazi da erabilera hori.

Hiriburuetan Donostia aurren nabarmen merkataritza elektronikoan eta euskarazko webetan; halere 10 langile edo gehiagoko enpresetan IKT teknologien ekipamenduen portzentajeak oso antzekoak dira hiru hiriburuetan.

EUSTATen datuen arabera, 2017an Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko enpresen %29,7k salmentarik edo erosketarik egin zuen elektronikoki; muturrak, %43 Debagoienan, %15 Arabako Ibarretan.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu