Wikipediako euskarazko orri batean sartzen bazara gaur (eta baita beste hizkuntza askoetako edukietan ere), greban aurkitukpo gaituzu. Orrialde beltz batek eta agiri batekordezkatzen du informazioa, Europako Parlamentuan copyright direktiba arriskutsu bat bozkatzen delako gaur, eta horren kontrako protesta da greba hau.
Interneten zeresan handia jarri duen lege proposamen bat baztertzea erabaki du Europako Parlamentuak. Egile eskubideei buruzko zuzentarau berria egiteko proposamena heldu da osoko bilkurara. Hilabeteak daramatzate testua lantzen, eta parlamentuko batzordean aurrera atera zen. Osoko bilkuran, ordea, aurka bozkatu du gehiengoak, 318 parlamentarik. Alde agertu dira 278 ordezkari, eta 31 abstenitu egin dira.
Polemika handia eragin du zuzentarau proposamenak. Batetik, aldeko ziren egile eskubideak babesteko hainbat elkarte: egileen lana aitortzeko urratsa zela uste dute. Bestetik, ordea, Interneteko enpresa handi batzuk aurka zeuden —Google, adibidez—, baita eragile txikiago ugari ere: askatasuna mugatzeko legea zela ohartarazi zuten.
Zuzentarau proposamenaren bi artikuluk sortu dute zeresana. Batek, hamaikagarren artikuluak, zera zuen oinarri: egile eskubideak babestuak dituzten hedabideetako albisteak partekatzeko, hedabide horren baimena behar izatea. Horrek zuzenean eragiten zien albiste agregatzaileei, eta Wikipediaren gisako plataformei ere bai, informazio iturri gisa eduki horiek erabiliz gero. Sustatzaileen helburua zen tasa bat ordaindu behar izatea edukien jabetza duten hedabideei.
Ezagutzak copyright moderno bat behar du, Internet ireki baterako moldatua Europar Batasunak proposatu duen copyright lege berria informazioa libreki partekatzeko oinarrizko eskubidearen aurkako mehatxu bat da [Uztailaren 4ko komunikatua]
Beste artikulu gatazkatsua hamahirugarrena da: plataformak behartu nahi zituzten erabiltzaileek igotako edukiak berrikustera, ziurtatzeko ez dagoela egile eskubideak urratzen dituen edukirik. Plataforma horiek egin nahi zituzten egile eskubideak urratzearen erantzule. Youtuberi eragingo lioke horrek, adibidez.
Aurkako taldeek nabarmendu dute adierazpen askatasuna mugatzea ekarriko lukeela zuzentaraua onartzeak, eta erabiltzaileen pribatutasuna urratzeko bidea jarriko lukeela.
2013tik, egileek eta herritarrek Europar Batasunari copyrighta konpontzeko eskatu diote, aro digitalerako baliagarri egiteko. EBn dauden Wikimedia elkarteek proposamen egingarriak egin dituzte, adibidez panorama askatasuna EB osoan hedatzea, edo domeinu publikoa babestea, egileei euren obra babesteko aukera ematen diona.
Ekainaren 20ean Gai Legalen komiteak, ordea, Internet gehiago hautsi eta sakabanatzen duten neurriak garatzea erabaki zuen, milioika herrialde igoera iragazkietan eta jokalari gutxi batzuen baimen prebentiboan kaiolaratuta. Herritarrok uste dugu copyright proposamen honek eztabaida sakonagoa merezi duela.
Europar Batasuneko kideak deitzen ditugu oraingo testuaren aurka bozkatzera, Osoko Bilkurak zentzu komunekoak diren hainbat zuzenketa birpentsatu ditzan eta prozesua demokratikoa dela ziurtatu dadin.
Informazio gehiago hemen.