Foro honetan, hizkuntza gutxietuen garapenean eragiten duten faktoreak aztertzea eta hauei buruz eztabaidatzea izango du helburu; horretarako hainbat erakunde, gizarte eragile eta aditu bilduko ditu.
Abenduaren 15 eta 16an Europako hizkuntza-aniztasunaren foroa, Donostiako Kursaal jauregian ospatuko da Donostia 2016 eta Unesco Etxeak elkarrekin antolatu duten jardunaldia.
Europan 24 hizkuntza ofizial daude, eta, horiez gain, Europar Batasunean 90 hizkuntza gutxitu daude. UNESCOren datuen arabera, 30 hizkuntza inguru galtzeko arriskuan daude (Report on Endangered European languages and Linguistic Diversity in the European Union 2013), eta Europar Batasuneko 50 milioi pertsona inguruk, bertako biztanleen % 10ek, hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzte. Gaur egun, hizkuntza-komunitate eta pertsona horiek ez dituzte hizkuntza-eskubideak bermatuak.
Europako Hizkuntza-Anistasunaren Foroaren asmoa da hizkuntz anistasunari buruzko eztabaida sortzea eta alde guztien artean estrategia eta akordioa zehatzak ezartzeko aukerak eskaintzea; hartara ahulduta eta gutxituta dauden hizkuntzak biziberritzea eta normalizatzea lortuko da. Ildo horretatik, Hizkuntza-Anistasunaren Foroak agendan sartu nahi ditu hizkuntza-eskubideak, baina beste ikuspegi batetik begiratuta.
Foro honetan, hizkuntza gutxietuen garapenean eragiten duten faktoreak aztertzea eta hauei buruz eztabaidatzea izango du helburu; horretarako hainbat erakunde, gizarte eragile eta aditu bilduko ditu. Goi mailako hizlariak bilduko ditu foroak, lau atal nagusitan banatu diren gaiak aztertzeko:
Batetik, abenduaren 15an, Suzanne Romaine Oxford unibertsitateko irakasleak hizkuntza-aniztasunaren gainean egingo duen irekiera hitzaldiaren ondoren, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren Nondik gatoz eta nora goazen gainean arituko dira protokoloa garatzen aritu diren hainbat eragile. PEN International, ECMI – Gutxiengo Aferetarako Europako Zentroa eta Galiziako AMESA Pola Normalización Lingüísticako ordezkariak izango dira atal honetan protagonista besteak beste, Paul Bilbao Kontseiluko eta Iñigo Urrutia, Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariekin batera. Hezkuntza eleaniztuna ere izango da aztergai beste ataletako batean. Hainbat adituren ekarpenak izango dira Ginebrako Unibertsitateko Joaquim Doiz eta Linguapax International Miquel Strubell-enak, besteak beste.
Bestetik, abenduaren 16an, Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Karta eta Europako hizkuntza politika izango dira aztergai. Atal honetan Vesna Crnic-Grotic (Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren Adituen Batzordearen presidentea) izango da Euskarabideko Mikel Arregirekin batera. Gaurko Euskararen biziberritze prosezuaz ariko da Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea, Patxi Baztarrika, bazkaldu ondoren eta jarraian UNESCOren Munduko Hizkuntzen Atlas berria aurkeztuko dute, Fran La Rue eta Irmgarda Kasinskaite-Buddeberg, erakundeko arduradunek.
Hitzaldiez gain, egitarauaren barruan, mahai inguru ezberdin eskeiniko dira. Praktika onak hezkuntza eleanitza hizkuntza gutxituarekin eta Hizkuntza gutxituen hiztun berri gazteak: nola bihurtu “hiztun aktibo”? izanik, lehenengo egunean jorratuko diren gaiak. Bigarren egunean aldiz, Europako Karta eztabaidagai eta Europako Hizkuntza-politika izango dira gai nagusiak.
Siv Björklund [Vaasako Unibertsitatea], Joan Pujolar [Universitat Oberta de Catalunya], Robert Dunbar [Edinburgoko Unibertsitatekoa], François Alfonsi [Europako Aliantza Askea – EFA alderdiren presidentea. Europarlamentario ohia] eta Tove H. Malloy [Gutxiengoen Aferetarako Europako Zentroa –ECMIko zuzendaria] parte hartuko dute mahi inguru ezberdinetan nazioarteko beste gonbidatu askoren artean.