Euskararen Etxea

Eulalia Abaituaren 16+16 estereoskopiak

eulalia

Estereoskopiak: 16 + 16, Euskararen Etxean, irailaren bukaera arte, ikusgai.

Eulalia Abaitua (Bilbo, 1853 – 1943) argazkilari aitzindari eta autodidaktaren argazki-erakusketa antolatu dugu Euskal Museoak eta Azkue Fundazioak elkarlanean. Abaituak Ingalaterran deskubritu zuen argazkigintza eta gehien gustatzen zaion materiala beirazko xafla esteroskopikoak izan ziren, positiboak eta negatiboak, 4,5 x 10,7 zm formatuek eta gelatinobromuro-emulsiodunak. Bere familiaren gaineko irudiez gain, bere gai nagusia persona xume, apal eta ia beti anonimoak ziren, sinpletasun eta fintasun handiz erretratatu zituen.

Eulalia Abaitua argazkilariaren irudiaren eta hitzaren arteko batuketari egiten diote erreferentzia tituluan ageri diren bi hamasei horiek. Izan ere, Abaituaren iraganeko horrenbeste argazki dira proiektuaren oinarria, formatu estereoskopikoan egindakoak denak.

Hiru dimentsioko kopia anaglifoak, betaurreko berezien bidez ikusi daitezkeenak. Bigarren aldea, berriz, ahozko edukiari dagokio; alegia, irudiei hitzak jartzeari. Entzungailuen bitartez, hamasei euskal emakume idazlek asmatutako istorioez gozatu ahal izango dute bisitariek, hiru hizkuntzatan: euskara, gaztelania eta ingelesa.

Kazetaritza kronikatik oso hurbil dauden kontakizunak, fantasiazko ipuinak, poesiak, gutunak, elkarrizketak, koplak… Ezberdina da oso Uxue Alberdik,Katixa Agirrek, Aurelia Arkotxak, Yolanda Arrietak, Leire Bilbaok, Itxaro Bordak, Tere Irastortzak, Karmele Jaiok, Mariasun Landak, Miren Agur Meabek, Laura Mintegik, Lourdes Oñederrak, Eider Rodriguezek, Danele Sarriugartek, Ana Urkizak eta Arantxa Urretabizkaiak berreraiki duten errealitatea, Eulaliaren begiradatik abiatuta.

Estereoskopiak: 16 + 16

Iragan bisuala eta ahozko orainaldia uztartuz magia piztea da erakusketararen helburua eta horrekin batera, Bizkaiko eta Gipuzkoako txoko ezberdinetako argazkien zein hamasei begirada literarioen bidez Eulalia hurbilagotik ezagutzea.
Erakusketa gaurtik irailaren bukaera arte ikusgai egongo da Euskararen Etxean.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu