Euskara ingurune digitalean

Etxepare Institutuak sare sozialetan dituen gaztelaniazko eta ingelesezko kontuak ezabatuko ditu

Etxepare Institutuak jakinarazi duenez, Facebook eta Twitter sareetan dituen gaztelaniazko eta ingelesezko kontuak ezabatuko ditu urtarrilaren 31tik aurrera. Behin horiek ezabatuta, bakarra erabiliko du, bai Twiiterrren bai Facebooken: @etxepareinst

Kanal berriak etengabe zabaltzen diren garaian, guk kanal bakarraren alde egingo dugu. Facebooken eta Twitterren hiru kanal elebakarretik, kanal bakar eleanitzera pasatuko gara. Sareak bateratu, eleaniztu eta aberastu nahi ditugu. Kalitatezko edukiaren aldeko apustua egin.

Egun hiru dira Facebooken ditugun orrialdeak, eta beste horrenbeste kontu ditugu Twitterren. Euskarazko profilak dira nagusi bi kasuetan, baina nazioartean eta nazioartearekin komunikatzeko, gaztelaniazko eta ingelesezko orrialde eta kontu bana sortzea erabaki genuen. Orain, aldiz, horiek bateratzearen alde egingo dugu, unibertso eleanitzean gure elearen balioa indartzeko. Nola? Erabiltzaileak euskararekin zuzenean harremanetan jarriz”.

etxepare_1_2_3

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu