Euskararen Etxea

Etxebarriko Kukullaga ikastetxeko taldeak Euskararen Etxean

Etxebarriko Kukullaga ikastetxea azaroaren 26an Euskararen Etxean

Astelehena heldu zaigu eta nagiak astindu behar…

Baina egunero bezala, Euskararen Etxera eta Interpretazio Zentrora bisitan datozen taldeei harrera eman diegu. Gaurkoan Etxebarriko Kukullaga ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako taldeak etorri dira. Guretzako oso bisita berezia izan da, normalean ikasle nagusiagoak etortzen ohi direlako Euskararen Etxera.

Bisita haien ezagutza mailara egokitu dugu eta oso ondo moldatu dira, proposatutako galderak erronka moduan hartzen eta parte hartze handiarekin.

Hemen taldeen argazkia:

Etxebarriko Kukullaga ikastetxea azaroaren 26an Euskararen Etxean

Etxebarriko Kukullaga ikastetxea azaroaren 26an Euskararen Etxean

Hemendik animatu nahi zaituztegu DBHtik beherako taldeekin ere etortzeko. Bisitaren edukiak haurren ezagutza mailara moldatzen ditugu eta esperientzia polita eta interesgarria izaten da.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu