Sare sozialak

Eta zibererasotzailea zure seme-alaba balitz?

Internet eta sare sozialak komunikaziorako beste baliabide bat dira eta haur eta gazteek hauekin batera hazi dira. Guzti honek Ziberbullying-a delakoa erakarri du eta urtez-urte horrelako kasuen kopurua handitzen da. Gurasoak arduratuta daude eta arreta berezia jartzen da gaur egun horrelako egoerak aurreikusteko. Baina zer gertatzen da ziber-erasotzailea etxean daukagunean?

Azkue Fundazioaren bloga - gazteak eta teknologia

Ziberbullying-a da zalantzarik gabe haur eta nerabeek teknologiaren erabilpenaren ondorioz jasan dezaketen arazoetariko bat. Buruhaustea eta ardurarako arrazoia guraso, irakasle eta abarrentzat.

Horri buruz artikulua idatzi genuen blog honetan, ziberbullying-ari aurre egiteko seme-alabei jakinarazteko zenbait arau azaldu genituen.

Adituek prebentzioa landu behar dela esaten dute, arlo didaktikoan gai hauek gehiago eta sakonago landu behar direla. Bestalde, oso inportantea da ere kontzientziazio lana eta etxekoen jarrera: hezkuntza, arauak eta baldintzak teknologiaren erabilpenean… Teknologiak eskaintzen dizkigun onurak aprobetxatzea, baina etxean lantzea baita ere sor ditzakeen arriskuak, sarea neurriz erabili behar dela ulertaraztea… Azken finean, etxean dagoela ere teknologiaren erabilpen egokiari buruzko egin beharreko heziketaren ardura.

Kasu batzuetan, zoritxarrez, gure seme-alaba ziber-erasotzaileen biktima izango da. Baina hori bezain larriagoa, beste aldean egotea: erasotzailea etxean daukagunean.

Nola jakin gure seme-alaba ziber-erasotzailea bilakatu den?

Azkue Fundazioaren bloga - ziber-erasotzailea

Hemen jarraitu daitezkeen pausuak:

Teknologiarekiko menpekotasunik daukan aztertu

Sarera etengabe konektatuta egoteko obsesioa adierazten duen jagon. Interneteko zerbitzu ezberdinen erabilpena ez da kaltegarria, baina batzuetan obsesioa dagoela somatu daiteke.
Adituen esanetan, erasotzaileen kasuan, hauek biktimak kontrolatuta izan nahi dute etengabe eta horregatik sarean dabiltzate atsedenik gabe.
Askotan esan dugunez, erabilpenerako baldintzak ezartzea ezinbestekoa da, egoki jarduten ikasteko. Teknologiaren erabilpenaren baldintzak araututa eta adostuta egon behar dira familian.

Bat-bateko portaera aldaketei arreta jarri

Erasotuak diren haur edo nerabeek jarrera edo portaera aldaketak izaten dituzte. Baina erasotzaileek baita ere. Batzuetan harrokeria, indarkeriaren bidez adierazten dute; beste batzutan tristura, bakardadea, harreman sozialen ezak… pistak izan daitezke.

ziber-erasoak

Enpatia falta erakusten du eta erantzunak ematerakoan jarrera biolentoa dauka?

Gertaera batzuen aurrean nolako jarrera erakusten duenari arreta jarri behar zaio: bidezkoak ez diren egoeren aurrean jarrera ulerkorra dauka edo enpatia erakusten du? Bera edo ingurukoek baino rol ahulagoak izaten dituzten beste haurrekiko jarrera nolakoa da? Egoera gatazkatsuen aurrean biolentziaz erantzuten du?

Baiezkoak badira galdera hauen erantzunak, baliteke seinaleak izatea.

Azkue Fundazioaren bloga - jarrera

Lider edo buruzagiaren profila betetzen du?

Jarrera garrantzitsua da. Haur edo nerabea bere eguneroko bizitzako jardueretan zein nolako jarrera hartzen duen: lagunekin, kirol-jardueretan…

Egoera guztietan buruzagi rola hartu eta bere iritziak besteentzat agindu bilakatzea edo besteen gainetik egoteko grina adierazten badu, arreta berezia jarri beharko litzateke, pedagogoen esanetan.

Erasoak antzemateko zerbitzuaren beharra

Gaian adituak diren profesionalek tutore eta gurasoak egoera hauen inguruko ikerketa egin eta nerabeen jarrerei arreta jartzea eskatzen dute.

Ziber-erasotzailea izan daitekeelaren zalantza edo susmoa edukitzekotan, aztarnak bilatu eta ikertu behar dira, egoeraren larritasun maila antzemateko eta arazoa aditu baten eskutan jartzeko.

Zure seme-alaba ziber-erasotzailea izan daitekeelaren susmoa badaukazu

Zalantza badaukazu, jarraitu aipatutako gomendio hauek eta egoera profesionalen eskutan jarri.

Azkue Fundazioaren bloga - Bullyingaren aurka

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu