Gurekin parte hartu nahi?

Eta Banden Lehiako 7. edizioko talde finalistak dira…

Banden Lehiako 7. edizioko lehenengo fasea bukatu da. Bi astetan zehar taldeek izena eman dute eta euren musika partekatu dute webgunearen bidez. Eta publikoak eta epaimahaiak bere lana egin dute baita ere, talde bakoitzaren musika entzunez eta onenak aukeratuz.

Banden Lehiako bozkatzeko formulak publiko orokorra eta epaimahaiaren botoak batzen ditu: publikoak, webgunean emandako botoei esker, lehenengo talde finalista aukeratuko du; epaimahaiko kideek beste hiru bandak aukeratzen dituzte.

Lau taldeek azaroaren 27an ospatuko dugun finalean zuzenean joko dute. Bilborocken emanaldia eskainiko digute 20 minutuz eta bertan, bai publikoak eta bai epaimahaiak, euren botoen bidez, Banden Lehiako zazpigarren edizioko talde irabazlea zein izango den aukeratuko dute.

Baina, hori baino lehen, zeintzuk dira talde finalistak? Hauek laurak!

Publikoak aukeratuta, OZHEN taldea, 13.970 botoekin!

 

Talde honek, gainera, epaimahaiaren botoak zituen ere. Bermeotik etorriko zaigu banda hau.

Eta epaimahaiak aukeratutako beste hiru bandak:

BEGIZ BEGI
Baionatik dator Begiz begi taldea. Banden Lehiako historian lehenengoz iparraldeko talde bat izango dugu finalean.

DESORE

Igorretarrak dira hauek.

Yoko Out

Durangotarrak.

 

ZORIONAK LAU TALDEEI! Eta noski, mila esker parte hartu izan duzuen beste guztiei.

Banden Lehiako zazpigarren edizioko finalean, beraz, hiru talde bizkaitar eta lapurtar bat izango dira oholtza gainean.

Azaroaren 27an zuzenean ikusi, euren musikaz gozatu eta alde bozkatzeko aukera izango dugu. Epaimahaia ere bertan izango da eta guztion artean edizio honetako irabazlea aukeratuko dugu.

Datozen egunetan bakoitzari buruzko informazioa helaraziko dizuegu, finala egunerako guztiontzako ezagunak izateko.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu