Gurekin parte hartu nahi?

Eta Banden Lehia 2014ko finalerako sailkatu diren taldeak dira…

logo_BL2014_B rejilla

Banden Lehia lehiaketako 2014ko edizioko finalerako sailkatu diren lau taldeak erabakita daude. Ia hiru astetako prozesuaren ondoren, publikoak bere botoak eman ditu eta epaimahaiak ere gogoeta egin du. Bien artean seigarren edizioko lau talde finalistak aukeratu dituzte.

Eta hauek dira!
Onlineko botoei esker:

Epaimahaiak aukeratutako beste bi bandak:

Zorionak lau talde hauei!

Eta eskerrik asko beste guztiei parte hartzeagatik.

Datozen astetan lau talde hauei buruzko informazioa zabalduko dugu, ezagutzen joan zaitezten.

Baina Banden Lehia ez da hemen bukatzen. Lehenengo fasea pasatu da, baina lehiaketako zatirik garrantzitsu eta zirraragarriena geratzen zaigu oraindik bizitzeko: Banden Lehiako finala.

Azaroaren 28an ospatuko dugu Bilborocken, 20:00etatik aurrera. Eta Banden Lehiako 6.edizioko irabazlea zein izango den jakingo dugu gau horretan bertan. Zein taldek joko du Bilbao BBKLive jaialdian eta euskal eta euskaraz musikaren ordezkari bihurtuko? Zein Banden Lehiako ordezkarik joko du baita ere Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian? Eta disko bat ekoiztu 2015ean?

Guztion artean erabakiko duzue hori; bai publikoak, bere botoekin zuzeneko finala horretan eta bai epaimahaiak, kontzertuak zuzenean ikusten egongo dena baita ere eta erabakiaren portzentai handi baten ardura izango duena.

Guk jada finala hori prestatzen joango gara. Informazio gehiago emango dizuegu, baina aukera paregabea Bilborockera hurbiltzea talde hauek entzutera eta talde gonbidatuaren kontzertuarekin disfrutatzera. Aurten Hesian izango dugu gurekin, “Hegalak Astinduz” lan berria Bilbon aurkezten.

Guztiok gonbidatuta zaudete Banden Lehiako finala ikustera.

Zorionak berriro irabazleei eta gure eskerrik beroenak guztiei.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu