Dagoeneko jakingo duzuenez, Eskean Kristö suertatu zen Banden Lehia 2013ko irabazlea. Eta ondo merezita gainera!
Lau taldeek oso ondo aritu ziren kontzertuetan, baina Eskean Kristök publikoaren dei gehien lortu zituen eta baita epaimahaiaren puntuazio altuena ere.
Gure webguneko berrian datu guztiak eman dizkizuegu. Jendez gainezka izan genuen Bilborock gau osoan zehar, giroa ezin hobea eta lau kontzertuak oso ondo. Jaia bukatzeko Vendetta taldearen kontzertua izan genuen ere eta primeran pasatu genuen.
Gau horretako argazkiak ikusi nahi izanez gero, hemen sakatu:
Eta berriro ere, mila esker Iseka, Ukan eta Urgatz taldeei, eta bidean geratu izan diren aurtengo beste hogei bandei. jarraitu horrela! Eta Eskean Kristökoentzat gure zorionik beroena berriro ere!!