Euskal egitasmoak Euskararen Etxea

ESTBLUL ordezkaritza Euskararen Etxean

ESTBLUL Ordezkaritza

Aste honetan ESTBLULeko ordezkaritza bat egon da Euskal Herrian eta euskalgintzako zenbait erabilerekin bildu da euskararen berreskurapenean gizarte eragileek egindako ekarpenaren berri izateko. Ostegunean hurbildu egin ziren Euskararen Etxera, Interpretazio Zentroa bisitatu eta hizkuntz gutxituen inguruko gauzak eztabaidatzeko ideiarekin.

ESTBLUL – Eesti Regionaal- ja Vähemuskeelte Liit erakundeak Estoniako hizkuntza gutxituen berreskurapenean lan egiten duten gizarte-eragileen bilgunea da, bai eta Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren lehen sinatzaileetakoa ere.

Lehen aldiz Euskal Herrian horrelako ordezkaritza bat izan dela: Erzya, udmurt, voro, tatar eta mari hizkuntzetako ordezkariak izan ditugula. Euskara hizkuntz berezi zein bitxia dela badakigu, baina zelakoak diren ere hizkuntza hauek! Primeran pasa eta informazio trukaketa mundiala izan da, pilo bat ikasi dugularik saio horren bitartez!

Tänan teid väga! Mila esker!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu