Euskararen Etxea

Eskolek errepikatzen dute!

DBH. 2 - Axular BHI

Aste honetan, berriro ere Santurtzitik Axular BHI Ikastetxea hurbildu zaigu gurera. Izan ere, aurreko astean DBH. Lehenengo Maila etorri zitzaigun. Asteazken honetan, berriz, DBH. Bigarren Mailako lau talde egin dute bisita eta komiki digitalaren tailerrean lehiatu dira.

Dirudienez, Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) bisitatzeak eta komiki digitalaren tailerra egiteak arrakasta handia izaten du eskola zein ikastolen artean, askok erabakitzen baidute urte berean beste talde batzuekin hurbiltzea, edota datorren ikasturterako bisita ordua eskatzea.

Hortaz, badakizue! Berriak izan, talde gehiagorekin hurbildu nahi edo datorren ikasturterako txanda izan nahi baduzue non aurkitu ahal gaituzuen!

Anima zaitezte, hurbildu Euskararen Etxera.

DBH. 2 - Axular BHI

DBH. 2 – Axular BHI

DBH. 2 - Axular BHI

DBH. 2 – Axular BHI

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu