Euskal egitasmoak

ESKER1000: Euskal rockaren omenez

esker1000

Niko Etxart zuberotarrak sortu zuen Euskal Rock & Rolling kantua, 70. hamarkadan eta euskal musika irauli zuen kantu mitiko honekin. Horrela gogoratu nahi izan du Esker 1000 ekimenak, eta gaur 2018, Euskal rocka hameka nabarduretara zabaldu da : rock and roll, folkrock, punk rock, heavy, pop rock, ea.

Euskal musikari eta euskal rockari omenaldi bat egin, euskal rocka munduari zabaldu, euskara erabili eta euskaraz eraiki proiektua, Iparraldeko eta Hegoaldeko jendea elkartu musikari eta kantari Ahots Bakar Baten osatzeko, lurraldea balorizatu mugazgaindiko proiektua sortuz eta musikarien arteko sarea eta harremanak indartu, dira Esker 1000 egitasmoaren helburuak.

Esker 1000 ekimenak, kantu honekin jarri nahi du martxan bere musika jaialdi proposamena. Euskal rokaren kantu mitikoenak denok ezagutzen ditugu, beraz, helburua da 1000 musikariko talde bat osatzea, kantu hauek berriz hartzeko. Euskal rockari omenaldi bat egitea da ideia. Omenaldia ahalik eta osoen izan dadin, bi arlo izango ditu: baga musika eta biga bideogintza.

Musikari doakionez, bi elkarretaratze antolatuko dira:

  1. 2018ko ekainean: egun bat elkarrekin pasatzea, denak elkarrekin kantu bat berriz hartzea.
  2. 2019an  zehar: hegoaldean, kontzertu moduan. 1000ek 11 kantu berriz hartuko dituzte.

Bideogintzari doakionez, 2018an, lehen elkarretaratzearen bideo bat muntatuko dugu. 2019an, ikusmen proiektu bat eraikiko dugu, euskal rokari buruz, kontzertu egunean erakutsiko dena.

 Niko Etxartek aspaldi sortutako kantuaren tutorialak jarri dituzte youtuben, edozein musikarik bere ekarpena egin ahal dezan, eta beraien webgunea eta sare sozialen bitartez edozeinek parte hartu izango du ekimenean.

2020an, Euskal Herriko 8.probintziara hedatuko da ESKER1000.

Animatu eta parte hartu Euskal Herriko rock talde handienean eta euskal rock abentura honetan. Belaunaldi, adin, amatur edota profesional guztiei irekia!

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu