Euskararen Etxea

Eskean Kristö taldearen diskoaren aurkezpena izango dugu Euskararen Etxean

Eskean Kristö-Azote kaldüz

Aurtengo Banden Lehia txapelketari hasiera eman diogu aste honetan. Dagoeneko, bandak izena ematen hasi dira. Aurtengo edizioa seigarrena da eta urteroko hobekuntzekin jarraituz, edizio honetan beste hirugarren sari bat egongo da. Diskoa ekoiztu eta 2015eko Bilbao BBKLive jaialdian jotzeaz aparte, Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian joko du baita ere talde irabazleak.

Iazko edizioko irabazlea Eskean Kristö talde arratiarra izan zen. Zein ondo pasatu genuen finaleko kontzertuan! Gogoratzen?

Lehiaketan irabazle suertatzeari esker, udan Bilbao BBKLive jaialdian jo zuten. Eta diskoa ekoiztu dute ere urtean zehar. Lan horren emaitzak orain jasoko eta gozatuko ditugu eta “Azote kaldüz” lanarekin dator taldea.

Eskean Kristö-Azote kaldüz

Eskean Kristö  taldearen rockak gorputza eta sakontasuna du. Garai bateko rockaren zantzuak, zintzur apurtuaren zertzeladak, gitarraren kolore eta oinarrien kolpea, kilikaria, kateatzaile…

Disko honen aurkezpena Euskararen Etxean egingo dugu, datorren hilaren 8an, osteguna, goizeko 11:30etan.

Bertan egongo da taldea eta BBKLiveko eta disko honen sortze prozesuari buruzko esperientziak partekatuko dituzte gurekin.

Animatuz gero, gonbidatuta zaude!Gogoratu, urriaren 8an, 11:30etan Euskararen Etxean.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu