Euskararen Etxea

Errekaldeko Gaztetxo Taldea bisitan!

Errekaldeko Gaztetxo Taldea

Pazko aste honetan udaleku antzekoak ari dira martxan jartzen Bilboko aisialdiko talde ezberdinek, Errekaldeko Gaztetxoen Taldeak egiten ari den moduan.

Horrela, aste honetan zehar makina bat ekintza prestatu dute gazteek primeran pasatzeko aukera izateko guraso gehienek lan egiten duten bitartean.

Beraz, Euskaraz antolatzen diren Aisialdi taldeentzako ekintza aproposagorik Euskararen Etxea bisitatzea baino? Ezetz uste dugu! Gainera, bisita gidatua eskaintzeaz gain hainbat joko egin ditugu eta primeran pasa dugu ume zein begiraleok.

Mila esker Errekaldeko Gaztetxoen Taldea zuen bisitagatik!!

Errekaldeko Gaztetxo Taldea

Errekaldeko Gaztetxo Taldea

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu