Berrikuntza teknologikoak

Errealitate birtualeko telesail bat sortu du YouTubek

Facebookek Watch bideoen ataria jarri du martxan azken hilabeteetan eta YouTuberen lehiakidea izan daiteke. Horri aurre egin eta ikus-entzunezkoen munduan atzeratuta ez gelditzeko, errealitate birtualarekin sortutako lehenengo telesaila egin du YouTubek.

The Confessional izena jarri diote eta momentuz Estatu Batuetan bakarrik ikusi daiteke. Bertako umoregile ezagunak dira protagonista telesailean.

Zazpi minutu inguruko kapituluek osatzen dute The Confessional eta astero emitituko da Youtuben.

Errealitate birtualeko 500.000 bideo baino gehiago daude YouTuben eta bere entretenimenduko kanala den YouTube Redek gisa honetako ikus-entzunezko produktu gehiago eskaintzeko asmoa dauka, komedia, beldurrezko zein umeentzako bideoak bilduz.

Googlen ekarpenak

Erralitatek birtualeko  produktuak sortzean bi arazo nagusi izaten dira: sortzaileentzat erraminta falta dagoela eta ikusleentzat hauek kontsumitzea oso garestia dela.

Hori dela eta, Googlek kostuak merketzeko hautua egin du eta sortzailentzako zenbait baliabide jarri ditu eskuragarri. Egindako azken bultzada formazio programa bat izan da, 10.000 jarraitzailetik gora dituzten erabiltzaileendako.

Bestalde, Googlek Daydream View jarri zuen martxan. Mugikorrari jartzen zaion pantaila bat da eta horri esker erralitate birtualeko bideoak ikusi ahal izango dira beste ezer behar izan gabe.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu