Errealitate areagotua zer den badakizu? teknologia bat da, errealitatea elementu birtualekin konbinatzeko aukera ematen duena erabiltzaileari informazio aberatsagoa emateko. Horrela, ingurune bat sortzen du, eta, bertan, informazio birtuala gehitzen zaie lehendik existitzen diren elementu fisikoei. Erabiltzailea ingurune horretara sar daiteke zenbait motatako gailuen bidez, hala nola ordenagailuen, mugikorren edo tableten bidez.
Hau da teoriako azalpena.
Gaurkoan errealitate areagotuko beste adibide zoragarri bat erakutsiko dizugu. Errealitateari sormenaren bidez eta marrazkigilearen teknikak erabiliz, informazio berria eskaintzen duenarena.
Hombre_McSteez artistaren proposamena da. Marty Cooper da bere benetako izena eta lan sorta honi “doodle dibagazioak” (doodle-ramblings )deitzen dio.
Eta zelan egiten du? Hombre McSteezek materiala sinpleak erabiltzen ditu: gardenkiak eta marrazteko errotuladoreak. Besterik ez.
Errealitate baten irudia aldatzeko marrazkia egiten du gardenkian, aurrean jarri eta argazkia egin. Sormena erabiliz errealitatea beste modu baten erakusten digu
Hauek dira bere lanetariko batzuk:
Eta zer gertatzen da irudi horiek batu eta mugimenduan baleude bezala bata bestearen atzean jartzen baditugu?
Zer iruditzen zaizu? Guri hamaika aplikazio okurritzen zaizkigu hauek erabiltzeko!