Hileko azken bisita, apirilaren 30ean, Erandioko Udal Euskaltegiko ikasleek egin zuten. Goizeko 10:00etan etorri eta ia bi orduz Euskararen Bidaia erakusketan haiekin azalpenak ematen eta hizketan ibili izan ginen.
Egun horretan izan genuen eguraldi kaskarra zela eta, eraikinaren aurrean atera ohi dugun argazkia barnean egin genuen, lazarragaren eskuizkribuaren hitzen ondoan: