Aste honetan, asteazken eta ostegunean, Altzaga Ikastolako LH 4. mailako ikasle talde bi bisitan etorri zitzaizkigun Euskararen Etxea ezagutzera. Bisita 10:00etan hasi zuten Euskararen Bidaia erakusketan eta ondoren, Azkue Fundazioak egindako EuskalPlay jolas bilduma aurkeztu genien.
Gustora olgatu ziren eta amaitutakoan argazki bat atera genion talde bakoitzari, hementxe dauzkazue: