Aholku teknologikoak

Erabiltzen duzu Pixabay Images 3.0 plugina?

pixabay

Irudiek indarra ematen diete testuei eta hauen erabilera errazteko baliabide digitalak daude.

 

Milioika argazki, bideo eta ilustrazio batzen dituen biltegia da Pixabay. Doako eduki dexente aurki dezakegu bertan, testuak atontzea ahalbidetuz.

Nola eskuratu ditzakegu Pixabayko argazkiak? Webgunera bertara joan eta bertatik deskargatu besterik ez duzu egin behar. Baina izan al daiteke oraindik eta errazagoa? Bai, posible da.

Imajinatu WordPressean zabiltzala lanean. Irudi bat behar duzu idatzi duzun azken artikulua testuinguruan sartu eta irakurketa arintzeko. Pixabay Images 3.0 pluginarekin ez zara WordPresseko editorekin atera beharko. Izan ere, galeria propio bat izango balu bezala funtzionatuko du edukiak kudeatzeko sistemak.

Pixabay Imagesen azken eguneraketa honek, itxura aldaketa bat izan du, moderno eta praktikoagoa izanez. Bilaketak egiterakoan hainbat filtro ezarri daitezke: tipoaren (klip-art edo argazkia) zein orientazioaren arabera (horizontala edo bertikala).

Aukeratutako irudia zuzenean igoko da direktoriora. Bertan argitalpenetan erabili diren irudi guztiak bilduko dira.

Plugina zuzenean deskargatu daiteke WordPresseko paneletik eta GPLv2 lizentziarekin dago eskuragarri.

Irudi libreak

Beti ez da erraza izaten nahi dugun argazkia aurkitzea. Asko bilatu ostean… “Hara! Hau da behar nuena!”, baina irudiak ez badira libreak, egile eskubideekin arazoak izan daitezke. Irudi libreei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hemen daukazu gure egunkarian idatzitako artikulu bat.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu