YouTuberri buruzko bi ikastaro ezberdin eskeiniko dizkiete, Bilbon erroldatutako 13-16 urte bitarteko gazteei, Euskararen Etxean. Bata, abenduak 26 eta 27 “Youtuber ikastaroa aurreratua” eta urtarrilak 2 eta 3 “Oinarrizko Youtuber ikastaroa”. Izen emate epea azaroaren 26tik abenduaren 16ra arte zabalik.
YouTube plataforma ezagutarazteaz gain, bideoak euskaraz sortzera, editatzera, produzitzera, post-produzitzera animatzea da B-Tuberren helburu nagusia eta horretarako formakuntza saioak eskeiniko zaie ikasleei. Ikastaroen irakasleak Ane Atxutegi eta Ane Iturriarte YouTuberrak izango dira.
Ikastaro dibertigarriak eta praktikoak programatu dira; ikastaro bakoitzak bi egun iraunduko du eta egunero 4 orduz goizeko 09:30tik 13:30ra. Egun bakoitzak konpetentzia ezberdinak izango ditu. Youtuberreko izar izan nahi dutenei zuzendutako ikastaroak dira. Bertan, youtuber izatea zer den azaldu nahi diegu: trikimailuak, arrakastarako gakoak, modako gaiak, editatzeko teknikak…
Aurten bi ikastaro mota eskainiko ditugu. Bata, lehenengo aldiz honelako ikastaro batean izena ematen dutenei zuzendua eta bestea aurrez Btuber ikastaroan parte hartu dutenentzat edo oinarrizko ezagutza badutenentzat. Jarraian, eskainiko diren bi ikastaro moten ezaugarri eta deskribapena:
- Oinarrizko Youtuber ikastaroa
Helburua: Youtuben dauden genero eta kanal desberdinak ezagutuko dituzte. Bertan, kanala sortuko dute, pertsonalizatu eta sare sozialetan murgilduko dira. Bideoa grabatu, editatu eta kanalera igotzen ikasiko dute.
Nori zuzendua: Youtuber izateko lehen urratsak egin nahi dituztenei. Bilbon erroldatuta egotea beharrezkoa da.
Data: Urtarrilak 2 eta 3: goizez; 9:30 – 13:30 ( 50 plaza)
Lekua: Euskararen Etxea, Agoitz plaza 1, Bilbo.
Adina: 2003 – 2006 urteen artean jaiotakoak.
- Youtuber ikastaro aurreratua
Helburua: Youtuben kanala sortzen, bideoak grabatzen eta batez ere, editatzen ikasiko dute (trantsizioak, zoom-a, testua, irudiak, musika, denbora….).
Nori zuzendua: Aurretiaz youtuber ikastaroa egin dutenei edo oinarrizko ezagutzak dituztenei. Bilbon erroldatuta egotea beharrezkoa da.
Data: Abenduak 26 eta 27: goizez; 9:30 – 13:30 (25 plaza)
Lekua: Euskararen Etxea, Agoitz plaza 1, Bilbo.
Adina: 2003 – 2006 urteen artean jaiotakoak.
Izena emateko azaroaren 26tik abenduaren 16ra arteko epea dago. Izena eman nahi baduzu sakatu hemen
Neguko oporraldian lehenengoz B-Tuber ikastaroetan izena ematen dutenek, gaian sakontzen eta ikasten jarraitzeko aukera izango dute udaberrian. Aukera bera eskainiko dugu udaberrian lehen aldiz izena ematen dutenentzat ere, ekainean ikastaro aurreratuan izena emateko aukera izango baitute.
Esan bezala, neguko eta udaberriko oporraldian, eta ikasturte amaieran izango da B-Tuber ikastaroetan parte hartzeko aukera. Hiru epealdi horietan bi ikastaro mota eskainiko ditugu: bata, lehenengoz ikastaroan izena ematen dutenei zuzenduta eta bestea, aurrez Btuber ikastaroa egin dutenentzat.
Horrez gain, aurten ere, B-Tuber lehiaketa jarriko dugu martxan. Urtean zehar sortutako bideoek lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, eta ikasturte amaieran izango da lehiaketara bideoak aurkezteko epea: ekainaren 17tik 30era.
Bilboko udalarekin elkarlanean antolatutako ikastaroak Euskararen Etxean izango dira.