Berrikuntza teknologikoak

Emakumea, feminismoa eta teknologiaz…

Emakumea-telefonoa

Teknologia eta honen erabilpen eta aplikazioa gizarte aurreratuen neurketa egiteko baliabidea da sarritan. Honetan oinarrituta, emakumeak hartu ditugu ardatz eta gai. Emakumearen ikuspegitik sortu diren aplikazioak bilatu eta bildu ditugu.

Ez gara gorputzaren zainketa, depilazioa, dieta eta elikadura edo edergintzaz arituko; gure helburua ez da hori. Oraingoan bildu ditugun baliabideen helburua beste bat da: emakumeei babesa eskaini, sexuen arteko rolak gainditu, berdintasuna lortzeko kontzientziazioan sakondu, matxismoari aurre egin … Funtzio hauek betetzen dituztenak bilatu ditugu.
Hemen duzue emaitza.

Gaztea-telefonoa

 

Ziur zaude matxismorik ez dagoela adierazten duzunean? Emakumeek babes berezia behar dute?
Berdintasuna bermatuta dago gaur egun?

Aplikazio guzti hauen sorrerak horrela aitortzen du.

Teknologia gizarte aurreratuen neurketa egiteko baliabidea da sarritan. Eta honen aplikazioan sortu diren zenbait baliabideei esker, argi erakusten zaigu baita ere emakumeenganako berdintasun maila desorekatua dela, matxismoak dirauela, generoen arteko rol banaketak jarraitzen duela…

Zenbait aplikazio sortu dira enfoke eta helburu feminista batekin. Oraindik aurretik bide luzea daukagula erakusten diguten mota ezberdinetako baliabideak.

Batzuk emakumeen segurtasunerako sortu dira, teknologia aplikatuz babesa izateko; beste asko, kontzientziazio lana egitea dute helburu: emakumearen figurari merezi duen pisua aitortzeko; badaude ere harreman pertsonalak sortzeko erabil daitezkeenak…

Hemen bildu ditugu horietako gehienak, sorreran bultzatu duten helburuaren arabera sailkatuta.

Segurtasunerako

Hollaback!

hollabackErasoen aurkako Right Rides for Women’s Safety nazioarteko elkarteak garatu du. Sortzaileen esanetan, erasotzailearen benetazko motibazioa mehatxatzea da; eta, beraz, botere hori kentzeko helburuaz jaio da aplikazioa: egoera azaleratu eta publiko eginez.

Erabiltzaileak dira edukia sortzen dutenak, erasoak sufritu izan dituzten lekuak eta egoerak salatuz. Geolokalizazioa erabiltzen duenez, mapa batean ikus daitezke norberaren inguruan dauden puntu beltzak. Argazkiak igo daitezke baita ere. Hiri batzuetan zuzenean poliziari salatzeko aukera ematen du.

 

SheTaxisShetaxis

Zoritxarrez, gabaz meakumeok kalean bakarrik ibili behar dugunean, sarritan autobabeserako baliabideak sortzen ditugu: telefonoz abixatu taldeko besteei heldu garenean, taxi bat hartzen dugunean gidariari eskatu atarian sartu arte itxarotea…

AEBetako emakume batek, egoera honetaz jabetuta eta Uber plataformako gidari batzuk zenbait bezero bortxatu izan dituztela jakin izan zuenean, SheTaxis izeneko start-up-a sortu zuen. Dagoeneko zerbitzua eskaintzen du AEBetako zenbait hiritan.

SheTaxisen oinarria sinplea da: emakumeak gidatutako emakumeentzako taxi zerbitzua.

Baliabide hau zabaltzen doa eta, Blablacar-ek adibidez, emakumeen arteko bidaiak eskaintzen ditu baita ere.

 

libresLibres

MSSSI eta Telefónicak garatutako aplikazio honek genero bortxakeria jasan duten emakumeak laguntzea du helburu.

Emakumeek aplikazio honetan salaketa jartzeko laguntza, aholkularitza eta laguntza jasotzen dute.

 

companionCompanion

Bidea bakarrik egiten dugunean, laguntza birtuala eskatzeko aukera dugu aplikazio honen bitartez. Erabiltzaileek lagun, senitarteko… bati bakarrik martxan jarriko direla adierazi ondoren, ibilbidea mapa batean geolokalizazioari esker jarraitzeko aukera eskainiko diete.
Kontaktu bat baino gehiagori bidali ahal zaio jarraipena egiteko eskaera; laguntzaile edo jarraitzaile horiek ez dute zertan aplikazioa instalatu behar izango: mezu bat jasoko dute, esteka batekin eta horretan webgune baten bidez jakingo dute non dagoen laguna.
Honek bere egoera adierazteko botoi batzuk sakatu beharko ditu eta jakinarazpen sistema automatikoa dauka aplikazioak baita ere.

Harreman eta hitzorduetarako

bumbleBumble

Tinder aplikazioaren sortzaileak eginda, aplikazio berri honek funtsean helburu berdina dauka, harremanetarako hitzorduak lotzeko baliabide izatea, baina kasu honetan emakumeak eman beharko du lehenengo pausua harremana hasteko.

Sortzailearen esanetan, rolak aldatu egin dira aplikazio honetan eta aplikazio feminista da. Honek eztabaida sortu du AEBetako gizartean, emakumeak lehenengo pausua ematea feministatzat jo daitekeen inguruan.

 

daatchDattch

Dattch emakume lesbiana, bi sexual edo begiluzeentzat sortutako harremanetarako aplikazioa da.

 

 

 

 

Konzientziazio lana

NotBuyingItNot Buying It

The Representation Project elkarteak publizitate alorrean sortzen den sexismoa salatzeko helburuaz Not Buying It aplikazioa aurkeztu du; bide batez, emakimearen irudi positiboa zabaltzen duten hedabideen lana azalerazi nahi dute.

Ingelesez garatu da, baina erabiltzeko erraza. #NotBuyingIt (ez dut erosiko) edo #MediaWeLike (atsegin ditugun hedabideak) traolen erabilpenean oinarritzen da. Sare sozialetan dagokiona zabaltzeko erabili eta bertan jasoko dute.

Horrela, beste erabiltzaile eta kontsumitzaileei adierazi ahal izango diegu non ez erosi edo zein denda sustatu. Aplikazioak leku guztien geokokapena erakusten du eta istorio guztiak gordetzen ditu eta eskuragarri eskaini: horrela suertatu diren kasu guztiak publikoki partekatzen dira eta erabiltzaileek bat egin dezakete salaketan.

buycott2Buycott

Antzerakoa da eta ingelesez baita ere. Kasu honetan aplikazioak justizia soziala eta oreka bermatu nahi ditu eta horretarakokontsumitzaileen boterean oinarritzen da, dirua non eta zertan gastatzen duzun erabakitzen lagunduz.

Erosketetarako zerrenda arrazoi edo egitasmoen arabera antolatu daitezke eta produktuen barra-kodeak eskaneatu, horiek erosteko.

Erabiltzaileek kanpainak sortu eta atxikimenduak eska ditzakete.

 

 

 

womenandgirlsWomen and girls

Kasu honetan iPhonerako sortu den aplikazioa da eta munduko herrialde ezberdinetan emakumeen egoera azaltzen du.

Honen helburuak, kultura ezberdinetan egindako aurrerapena edo honen gabezia eta herrialde ezberdinetan aztertutako neurgailu ezberdinetako emaitzak erakustea da: hezkuntza-maila, langabezi-tasa, desoreka eta pobrezia datuak…

 

enredate-sin-machismoEnrédate sin machismo

Enrédate sin machismo aplikazioa Kanariar irletako Tenerifeko kabildoak sortutakoa da. Helburua, matxismo egoerei aurrea hartzea da eta prebentzioaz jokatzeko tresnak eskaintzea.

Publikoa nerabe eta gazteak dira kasu honetan. Genero ikuspegian, emakumeenganako errespetuan eta heziketan oinarritzen da. Hori lortzeko, gamifikazioa erabiltzen du eta proposatutako joko eta zereginen bidez, gazteek egunerokotasunean emakumeenganako jarrerei buruz hausnarketa egin behar dute: zer nolako jarrera izaten duten harremanetan, maitasun erromantikoarekiko, sexu harremanetarako hurbilketan…

 

pilladaxtiPillada por tí

Pillada por tí komiki formatoan, estatu espainoleko Ministerio de Sanidad, Política Social e Igualdadek garatutako aplikazioa da. Euskarazko bertsioa dago eta genero indarkeriaren kontrako sentsibilizazio lana egiten du nerabe eta gazteen artean.

 

WomenOnTheMapWomen on the Map

AEBetako 13 eta 22 urteen arteko emakume talde batek garatu du Women on the Map aplikazioa, emakumezkoak historia egiten dutela nabarmendu eta zabaltzeko asmotan.

Kasu honetan hau erabiltzeko Googlen Field Trip aplikazioa deskargatu behar da; honetan zauden lekuko historia erakusten du eta Women on the Map aplikazioa doitu daiteke.

Aplikazio honen bidez, geolokalizazioa erabiliz, emakumeren batek historia egin duen toki batetik pasatuko zarenean, jakinarazpena jasoko duzu.

 

Gender Timer

Sarritan emakumezkook eztabaida, elkarrizketa eta abarretan gizonezko batzuengandik egoera gatazkatsuak jasan behar izaten ditugu, mozketa, etendurak eta abarrekoak. Gizonezko batzuek emakumeen iritzi eta erabakien aurrean mespretxua eta errespetu falta erakusten dute.

Hau izanda abiapuntua, Gender Timer aplikazioaren bidez, elkarrizketa edo eztabaida batean, edozein lagunek emakumezko eta gizonezkoek zenbat denboratan hitz egiten duen neurtzeko aukera dauka.

Aplikazio honek erabilpen handia dauka eztabaida publiko, asanblada eta debatetan.

 

PalabraDeMujerPalabra de mujer

Palabra de mujer aplikazioak aro guztietako emakumezkoen hitzak zabaldu eta ezagutzera ematea du helburu.

 Asociación Mujer, Ciencia y Tecnología de la Rioja eta Asociación Feminista Laguzen artean sortu zuten eta garapen osoan emakumezkoak bakarrik parte hartu zuten. Valentziako Unibertsitatearen ikerketa batek ideia eman zien,zentro honek argitaratutako liburu guztien %7,5ean bakarrik emakumezkoak agertzen zirela ikusita.
Aplikazioak emakumezkoen biografia, irudiak eta esaldi edo zitak biltzen ditu. Edukiak sare sozialetan zabaltzeko prestatuta daude.

Eta euskaraz?

Logo-App-Tribial-FeministaGure artean 2015ean Tribial Feminista aurkeztu zen.

Hau mahai-joko batetatik abiatuta sortu zen eta Android sistemarako garatu da.

Aplikazio honek Trivial jokoaren formatua dauka, eta bere helburua  genero-parekidetasuna sustatzea da, emakumeak historian zehar betetako paperari ikusgarritasuna ematen dioten galderen bitartez.

 

Salaketak Instagram eta Twitter bidez

Azkenaldian ezagunak egin dira baita ere Instagram bidez salaketak egiten dituzten hainbat profil.

Bye Felipek,adibidez, sare sozial edo kontaktuetarako webgunetan erasoak jasaten dituzten hamaika emakumezkoen testigantzak jaso eta egoera salatzen ditu. 389.000 jarraitzaile ditu.

BuyFelipe

Estatu espainolean oso ezaguna da baita ere Twitterreko La Lo profila. Soositax izeneko neskak egoera desberdinak salatzen ditu kontu honen bidez: mezu erasotzaile eta iraingarriak, eskatu gabeko argazki pornografikoak, iruzkinak…

bumbles

 

Beste aplikazioren bat ezagutzen duzu? Horrela bada, adierazi eta guztion artean partekatuko dugu.

Esan bezala, ikuspegi honek argi erakusten du baita ere oraindik bide luzea dugula aurretik…

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu