Euskal egitasmoak

“eLiburutegia”, herritar guztien esku

COVID-19 birusak eragindako egoeraren ondorioz, Euskal Herriko liburutegi askok itxi behar izan dute. Horren aurrean Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eLiburutegia Euskadiko Liburutegi Digitala zabaldu du, eta herritar guztien esku jarri du, bazkide izan ala ez.

 Hala, plataforma horretara sartu ahalko dira erabiltzailea aktibatu gabe duten liburutegien sareko bazkideak, bai eta bazkide ez direnak ere, aldi baterako.

Konfinamendu orokorrak mailegu kopuruaren hazkunde “nabarmena” eragin du azken egunotan. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak deliberatu du Euskadiko Liburutegi Digitala zerbitzua herritar guztiei zabaltzea, bazkide izan ala ez. Zerbitzu digital horrek liburu digitalak, filmak eta dokumentalak eskaintzen ditu.

eLiburutegian izena emateko, liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbide elektronikoaren bidez egin behar da.

eliburutegi

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu