Euskararen Etxea

Elgoibarreko Arreturre insitutuko taldeak Euskararen Etxean

Elgoibarko Arreturre Institutoa_121123

Aste honetan Gipuzkoatik etorri zaigu ikastetxe bat bisitan Euskararen Etxera. Elgoibarreko Arreturre institutuko hiru talde etorri dira astean zehar, DBHko bigarren mailakoak guztiak.

Hiru taldeak oso gustora aritu ziren bisitan parte hartzen eta baita komiki digitalen tailerran ere. Sare sozialetan zaindu beharreko pribatutasunari buruz aritu ziren tailer honetan eta gero komiki digitala sortu zuten, lehiaketan parte hartzeko ere.

Hemen hiru taldetako argazkiak, pintxo-pintxo jarrita Euskararen Etxeko atariaren aurrean:

Elgoibarko Arreturre Institutoa_121121-2

Elgoibarko Arreturre Institutuko DBH 2. mailako taldea azaroaren 21ean etorri zen Euskararen Etxera

Elgoibarko Arreturre Institutoa_121122

Azaroaren 22an Arreturre institutuko DBH 2. mailako taldea etorri zen

Elgoibarko Arreturre Institutoa_121123

Azaroaren 23an eotrritako taldea, hauek ere DBH 2. mailakoak

Gogoratu ikastetxe guztietatik etor zaitezketela bisitan eta guztiz zabala eta doakoa dela bisita.

Euskararen inguruko edukietaz aparte, komiki digitalen tailerra eta teknologiaren inguruko gaiak landuko dituzue ere.

Animatu!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu