Euskararen Etxea

Ekainean ere martxan darrai Euskararen Etxeak

Loraldia-Home-Bannerra

Uda gerturatzen dabil eta ekainean ere ez dugu geldik egoteko asmorik Euskararen Etxean. Astean zehar Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzera etorriko dira ikasle taldeak eta betiko moduan beste edonorentzako ere zabalik egongo dira ateak.
Hilaren 8tik aurrera, Loraldia, euskal kultura gaur geroan argazki erakusketa izango dugu ikusgai beheko solairuan. Apirilaren 23 eta 26 bitartean Loraldia kulturaren topaketa ospatu zen Bilbon, Anton Abbadiak XIX.mendean sortutako Lore Jokoak abiapuntu hartuta.
Azkue Fundaziotik bat egin genuen ekimenarekin eta Instagram bidezko lehiaketa antolatu genuen. Astero jarritako gai ezberdin bati erantzun zioten partehartzaileek sare sozialera argazkiak igoz. Aste bakoitzean aukeratutako hamar argazkiek osatuko dute erakusketa, guztira 50 argazkik.

Ekainaren 11n, osteguna, Naroa Gaintzak gidatutako “22metrokoadro” taldearen kontzertua egongo da 19:30etan. Bilboko Udalak antolatutako Euskarazko Musika Lehen(a) Barrutian programaren helburua Deustu eta San Inazion ostegunero musikaz gozatzeko aukera egotea da. Horretarako, leku ezberdinetan doako kontzertuak eskaintzen dira eta oraingoan Naroa Gaintza ahotsean, David Nanclares gitarran, Alex Gonzalez baxuan eta Karlos Arantzegi baterian etorriko dira Euskararen Etxera: “Horixe baita 22 koadro, mundua kontatzeko modu bat”.

Argazkia-NAROA-GAINTZA-Euskarazko-Musika-Lehena-Barrutian-1024x938
Aste berdineko larunbatean, ekainaren 13an, Euskararen Etxea zabalik egongo da eta interpretazio zentrora bisita gidatuak egiteko aukera izango du datorrenak, euskaraz zein espainieraz. Horrez gain, Igerrak, Instagram erabiltzaile euskaldunen taldearen lehen topaketa ospatuko da. Igerren komunitatea azaroan sortu zen, eta orain lehenengoz batuko dira elkar ezagutu eta esperientziak trukatzeko. Euskararen Etxean hasiko dute eguna eta gero Alde Zaharrera joango dira topaketa borobiltzeko asmotan.

Captura

 

Baina larunbata horretan etortzeko aukerarik izan ezean, uda garaian astero larunbata goizez zabaltzen dugu eta bisita gidatuak antolatzen ditugu. Beraz, ekaina, uztaila eta abuztuan larunbata goizetan badaukazue ere hurbiltzeko aukera!

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu