Euskal egitasmoak

EGOD egitasmoaren aurkezpena Bilbon

EGODen aurkezpena Bilbon

Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Iñaki Martinez de Lunak, EGOD [Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtso]en egitasmoaren zuzendariak, euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren azterketa-lana aurkeztu dute, Bilboko Errekalde aretoan, Euskara Bizia Batzordeko kide eta esparru ezberdinetako interesdunentzat.

Alde batetik, Patxi Baztarrikak EGOD egitasmoak definitzen dituen diskurtso ezberdinen arteko intersekzioa litekeenaren eduki zehatzetan sakondu du.

Bestalde, Iñaki Martinez de Lunak, EGOD-en azken txostenaren emaitza nagusien laburpenaren berri eman du.

EGOD izenez ezagutzen den egitasmoak erakusten du diskurtso ezberdinak daudela. Oinarrizko diskurtsoak aztertu, kontrastatu, berritu eta bateratze bidean jartzea du helburu. Horrela bost multzo edo diskurtsoak izendatu dira: Errespetuarena, Balio pragmatikoarena, Sustatzailea, Aldarrikatzailea eta Mesfidatia.

Aurretiaz aipatu diren bost diskurtsoak zenbait esaldiz (33 esaldi, guztira) osatuta daude eta esaldi bakoitzak onarpen maila ezberdina du. Intersekzio edo zoru komun hori definitzeko, esaldi hauetatik edota ikerketako bestelako galderetatik ateratako ideietatik %66,6tik gorako babesa dutenak hartu dira. Beraz, esaldiak aukeratzeko, ezinbestez, bi hereneko babesa izan behar dute. Onartutakoak hogeita bat izan dira. Beraz, lan honi esker, definituta geratzen dira gutxienez gizarteko bi herenek ontzat ematen dituzten ideiak.

EGOD egitasmoaren esaldi taula.

EGOD egitasmoaren esaldi taula.

[*] Erantzun aukerak honakoak izan dira: Oso handia, Nahikoa handia, Erdipurdikoa,

Nahikoa txikia, Ez dut batere interesik, Ed/ee.

[**] Erantzun aukerak honakoak dira: Garrantzi handia, Nahikoa garrantzi, Erdipurdikoa, garrantzi gutxi, garrantzirik ez, Ed/ee.

[***] Erantzun aukerak honakoak dira: Etorkizunean euskaraz bakarrik egitea nahi du; Bietan egitea nahi du, euskaraz orain baino gehiago; Bietan egitea nahi du, orain bezala; Bietan egitea nahi du, euskaraz orain baino gutxiago; Etorkizunean gaztelaniaz bakarrik egitea nahi du; Ed/ee.

Hizkuntza Politikarako sailburuordeak azpimarratu du intersekzio hori izan daitekeela euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarria.

EGOD egitasmo txostena

 

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu