Euskara ingurune digitalean

Durangoko Azokako “Kabi@” gunean hamaika egitasmo teknologiko aurkeztuko dituzte

Urtero legez, aurten ere Durangoko Azokako Landakogunean kokatutako Kabi@ eremuan, euskarazko kultura digitalari lotutako  proiektu digitalak jasoko dituzte, abenduaren 6an eta 7an.

Azkue Fundazioak, hain zuzen, Bziber egitasmoa aurkeztuko du, Topagunearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, azken horrek TikTok sarean gazteentzat egiten den euskarazko lehiaketaren inguruko ikerketa egin baitu.

“Teknologia eta kultura libreen gunea da Kabi@. Kultura digitalaren eremuan aktiboak diren pertsonak biltzen ditu:sortzaileak, profesionalak, garatzaileak, ekintzaileak eta hezkuntza arlokoak.

Esperimentazioa, sormena, erakusketak, tailerrak, proiektuak, topaketak, hitzaldiak, partehartzea, eztabaidak…”.

EGITARAUA

Abenduak 6

 Bziber egitasmoa: TikTok eta Euskara.

Azkue Fundazioa + Euskaltzaleen Topagunea + Mondragon Unibertsitatea

10:30 – 11:00

Aurkezpena

 Zortzi erronka digital eta adimen artifizialaren aplikazioa hezkuntzan 

Leire Palacios, BadaLab + Ander Bolibar, Ikusgela

11:15 – 12:00

Mahaingurua

Noiz eta nola eman behar diegu nerabeei lehen mugikorra?

Yaiza Arrizbalaga, Izarkom

12:15 – 13:00

Aurkezpena

Paperjale: Euskal irakurleak eta liburu maitaleak batu gaitezen!

Dabid Martínez Pérez, Abaraska

13:00 – 13:30

Aurkezpena

Liberaforms: Pribatutasuna zaintzen duten galdetegi etikoak

Porru, Liberaforms

13:30 – 14:00

Aurkezpena

Teknologiaren Inguruko Eztabaida Kritikoa Pizteko Erakusketa

Leire Lisón + Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digitla Globalak Graduko ikasleak

14:00 – 16:00

Aurkezpena

Errealitate birtualarekin sorturiko bideoklipa

Itoiz Guerrero Barbarin + 2deo

14:30 – 15:30

Tailerra

LUP: Adimen artifiziala erabilita, modu autonomoan irakur dezakeen lehen lupa

Uxue Mancisidor, LUP

16:00 – 16:35

Aurkezpena

Aloka: Profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

María Aizpuru, Aloka

16:45 – 17:20

Aurkezpena

AAA (Adimen Artifiziala Auzitan) Ideia deialdiaren irabasleen aurkezpena 

Tabakalera + BadaLab

17:30 – 18:30

Mahaingurua

ZURE ESKUTIK HELDUTA – Errealitate birtualerako sorturiko bideo musikala, 7´

Itoiz Guerrero Barbarin + 2DEO

18:45 – 19:15

Aurkezpena

Orlegia irratia: Fikzio espekulatiboa

Maider Uriarte + Jon Sánchez

19:16 – 20:00

Aurkezpena

Abenduak 7

Nire lehen bideojokoa

Ikasle Goiza

10:30 – 12:00

Tailerra

Gamer Gela

Game Erauntsia + Rolariak

12:00 – 14:00

Topaketa

Gamer Gela

Game Erauntsia + Rolariak

16:00 – 19:30

Topaketa

Egitarauari buruzko xehetasun gehiago, hemen.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu