Berrikuntza teknologikoak

Doako WiFi sareak segurtasunez erabiltzeko zenbait gomendio

wifi

Oporretan WiFi sare zabaletara konektatzeko inoiz baino aukera eta behar handiagoa izaten dugu. Etxetik kanpo gaudenean eskertzen da sare askeak aurkitzea.

Gero eta gehiago erabiltzen ditugu sakelako telefonoak, tabletak eta abar edozein lekutatik internetera konektatzeko, bai informazioren bat bilatzeko, bai komunikatzeko eta abar. Eta sarritan gure gailuek ez daukate datu tarifarik lotuta, edo honen edukiera ez dugu erabili nahi.

Egun hostalaritza eta merkataritza-establezimendu ugarik WiFi seinalea eskaintzen dute, askok doan, gainera. Batzuetan WiFi sare hauek ez daukate pasahitzik eta zuzenean sar gaitezke; edo pasahitza ezaguna da.

Baina doako WiFi seinalea jasotzen dugunean segurtasun ohar batzuk kontutan izan beharko genituzke, gure komunikazioak ahalik eta seguruen izan daitezen. Sare hauetara sartzerakoan arrisku batzuk badaude; eta arreta jarriz hauek ekiditu genitzake.

Lehenengo aholkua eta garrantzitsuena edozein saretara ez lotzea izango litzateke: establezimendu edo merkatalgune, erakunde, kultur egoitza eta abarrekoetan normalean sareen izena identifikatuta agertzen da eta segurtasun neurri minimo batzuk bermatuta daude; baina ez dugu konexioa edozein saretara lotu behar. Batzuetan delitugileek sare libre baten engainuarekin gure datu pribatuak eskuratzeko ahalmena lortzen dute.

Doako sare handietan hainbat gailu konektatu daitezke aldi berean eta horrek ere bere arriskua badauka: gure gailuetako datuak lapurtuak izatekoaren arriskua. Edo gailuen artean birus informatikoak kutsatzea.

 

 

Beraz, zeintzuk dira hartu beharreko neurriak?

  • Zein sarera konektatuko zaren ziur ez badakizu, edo sare horiek guztiz seguruak direlakoaren baieztapenik ez baduzu, zure gailuetan kendu konexioa automatikoki egiteko aukera. Eta konexioa bukatzerakoan, kendu ezazu WiFi seinalea automatikoki konektatzeko aukera baita ere.
  • Doako sare batetara konektatu baino lehen, egiaztatu leku horren ardunadunarekin sarearen izena eta bermatu hori dela sare ofiziala.
  • Ez burutu online erosketarik sare zabal batetik. Ezta zure informazio pribatuari buruzko daturik ere.
  • Gailuan nabigatzen zaudela, bermatu itzazu inor ez dagoela zure inguruan zure datuetan kuxkuzeatzen.
  • Aukera baduzu, segurtasun protokoloa eta agiria duten webgunetan nabigatu (https hasiera daukatenak).
  • Gailu eta aplikazioen azken bertsioak eguneratuta izan beti.

 

Neurri hauek hartuta, askoz seguruago nabigatuko duzu interneten eta arrisku asko ekidituko dituzu.

 

Besteren bat izaten duzu kontutan? Ezagutzen al duzu beste neurri egokiren bat? Kontatu!

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu