Berrikuntza teknologikoak

Disko gogorrak huts egin eta informazioa galtzea saihesteko neurriak

disko-gogorra-zaintzea

Gure eduki eta informazio digitala altxorra da guretzako, ezin dugu inolaz ere arriskuan jarri. Egun, hodeian edukiera eskaintzen duten zerbitzuak gero eta erabiliagoak badira ere, betiko disko gogor fisikoak nagusi dira. Baina, disko horren gordeta daukagun informazioa galtzea saihesteko ekintza batzuk egin behar ditugu, zaindu. Pentsatu une batez: zer gertatuko litzateke zure disko gogorra apurtuko balitz? Zer galduko zenuke?

disko-gogorra-hilda

Hodeian informazioa gordetzeko sistemak aurrera egin du azkenaldian eta gero eta erabiltzaile gehiago ditu. Egun, nork ez ditu ezagutzen edo erabiltzen Google Drive eta DropBox moduko zerbitzuak? Baina oraindik ere tokian tokiko biltegi sistemak dira nagusiak, norberak mantentzen dituenak, bai barne edo kanpoko disko gogorrak edo USB/SSD formatukoak.

Ezustekoak aparte, gure disko gogorrek biziraupen luzea izango dutela espero dugu. Horretan jartzen dugu itxaropen guztia. Baina, egia esanda eta datuak ikusita, arazo bat edo bestegatik, ez da horrela izaten.

Disko gogorrak huts egin dezake eta orduan ardura sortuko zaigu: nola berreskuratu bertan dagoen informazio guztia? Horretara ez heltzeko badaude prebentzio moduan har daitezkeen neurri batzuk.

Hemen disko gogorrak huts egin eta informazioa galtzea ekiditeko aholku, trikimailu eta ohar batzuk. Adi!

disko-gogorra1

Disko gogorra zaindu eta biziraupena luzatzeko zenbait aholku

Disko gogor klasikoa, zein USB edo SSD memoria, daukaten itxuragatik gogorrak direla ematen du eta edozein arazo gertatuta, ez direla apurtuko. Baina ez da horrela. Disko gogor baten biziraupena ez da etengabekoa.

Disko gogorraren egoera egokia izateko helburuaz, zaindu eta mantenu egokia egiteko ekintza batzuk burutu ditzakegu.

usb

Osagaiak kalitatezkoak izatea

Disko gogorrekoak, baina baita ere energia-iturrikoak baita ere. Sarritan disko gogorren akatsak energia-iturritik eratorritakoak izaten dira.

Elektrizitate mozketekin arreta izan

Elektrizitatea bapatean mozteak kalteak eragin ditzake disko gogorrean. Eraginak ekiditzeko, egokiena babesteko erregeletak jartzea da, disko edo ordenagailua hauetara konektatzea. Eta horietatik onenak zalantzarik gabe, etengabeko energia sistemak edo SAI deiturikoak (Sistemas de Alimentación Ininterrumpida), argazkikoa bezalakoa:

sai

Hauek energia biltzeko barne sistema autonomoa daukate eta nahiz eta elektrizitatea eten, konektatuta dagoen gailuaren funtzionamendua bermatzen dute.

Disko gogorraren kokapena zaindu

Mahai gaineko ordenagailua badaukagu, disko gogorra non eta nola kokatuta dagoen zaindu behar da. Barneko mekanismoek horizontalean kokatu behar dira eta euskarrira ondo lotuta egon, bibraziorik ez sortzeko.
Beste elementu edo kableekiko distantziari arreta jarri behar zaio baita ere, aireztapena errazteko eta gailuak tenperatura altuegirik ez hartzeko.

Egin beharreko zenbait prozesu

Ekintza fisikoetaz gain, disko gogorra zaintzeak lan tekniko batzuk eskatzen ditu baita ere.

Osagaien garbiketa eta mantenua

Diskoaren osagaien funtzionamendu egokia zaintzea beharrezkoa da, garbi egotea, batez ere disko gogor mekanikoaren kasuan. Hautsa eta beste elementuak ez egotea begiratu behar da noizean behin.

Eta elektrizitate estatikoa ere osagai elektronikoen arerio naturala dela kontutan izan behar da.

Kanpoko disko gogorrak direnean, kableak egoera onenan daudela eta ondo konektatuta mantentzen direla begiratu behar da. Eta kasu hauetan, erorketak, kolpeak eta abar ekiditzea; hauek ohiko arriskuak izaten dira. Kokapena zaindu, beraz, eta adi egon tenperaturara, altuegia ez izateko.

Hard disk repair concept

Desfragmentazioa

Ordenagailuek prozesu hau burutzeko aplikazio edo baliabideren bat ekartzen dute jatorriz. Ekintza hau burutzeak ekipoaren funtzionamendu egokiagoa erakarriko du eta akatsak sorrarazi dezaketeen elementuen garbiketa egiten du.

Atsedena eman diskoari

Ordenagailuen ezarpenetan diskoa erabiltzen ez denean, honek atsedena hartzea ahalbidetzen duen aukera dago. Baliabide honen bidez, energia aurrezteaz gain, osagai hauskor edo delikatuenen biziraupena luzatzea erraztuko dugu.

Diskoaren egoera aurretiaz ikertu eta akatsari aurrea atera

Diskoa zaindu eta mantenu egokia egiteaz gain, gaur eguneko disko gogorrek egoera aurretiaz ikertu eta akatsari aurrea ateratzeko aukera eskaintzen digute.

Arazoren bat aurkitzekotan, berreskuratze prozesua martxan jarri edo segurtasun kopia berria egin ahal izango dugu eta akats larriagoak edo informazioa galtzea ekiditu.

Disko gogorrek aspalditik S.M.A.R.T. izeneko teknologia erabiltzen dute. Honen bidez, diskoek beraiek zenbait baliabide dauzkate etengabe euren buruak auto-kontrolatu eta monitorizatzeko eta akatsak bilatzeko.

Aparteko programak ere badaude funtzio hauek betetzeko.

Disko-gogorra-apurtuta

Daturik baliotsuenak non gordetzen dituzu?

Egun, gure informaziorik garrantzitsuenak gordetzeko hainbat aukera ditugu, fisikoki eta onlinean, baina aholku orokor bat jarraitu beharko genuke guztiok: ez gorde informazioa edozein lekutan, ezta leku bakarrean ere.

Aukeratu ahal izatekotan, informaziorik baliotsuena asko mugitu behar ez dituzun disko gogor eta ekipoetan gorde ezazu, istripu edo ezbeharrak ekiditzeko.

Disko gogorrek kalteak jasatzen dizuzte kolpe, erorketa eta bibrazioekin eta hau gertatzekotan diskoa funtzionamenduan balego, kaltea handiagoa izango litzateke.

Ekipoen kasuan, egokiago mahai gaineko ordenagailu batean gordetzea, eramangarri batean baino.

Kanpo diskoen kasuan, NAS diskoagoak egokiagoak dira segurtasun kopiak eginda izateko, eramangarriak diren disko gogorrak baino. Badaude baita ere erabilpen sakona eta mugimendu askotarako prestatuta dauden disko gogor bereziak.

Disko gogorraren segurtasun kopia

Imajinatzen duzu zein kaltegarria izango litzateke zure informazioa, fitxategiak, argazkiak… galduko bazenitu, bapatean eta ez ustekoan? Akabo!

Prebentzioa da ekintzarik onena eta honetarako, gure informazioaren segurtasun kopiak egitea da. Informazioa babestuta izango dugu eta disko gogorren biziraupena luzatuko dugu, informazioaren berreskurapenik egin behar izango ez dugulako.

Zorionez, gaur egun disko gogorren kostua ez da hain altua eta pena merezi du aparteko bat erosteak segurtasun kopiak bertan bildu eta gordetzeko. Softwarearen aldetik, doako programak daude lana erraztu eta kopiak automatikoki egiten dituztenak.

 

Ikusten duzunez, aurretiaz neurri gutxi batzuk hartuta, arazoak ekiditu eta gure gailu eta ekipoen bizitza luzatuko dugu. Beraz, zaindu zure informazioa altxorra balitz bezala!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu