Zuetariko askok gure Diigoko kontua jarraitzen duzue.
Baina zuen artean irakasle ugari dago eta sare honen potentzialitatea ikusita, ez dakizue ikasgelan nola aplikatu eta nola erabili. Artikulu honetan horretarako gako batzuk eskainiko dizkizuegu.
Diigo sare sozialak funtsean webguneak gordetzeko aukera ematen digu. Hauek dira bere oinarrizko funtzioak:
- Webguneak gorde eta edozein gailutik saioa hasi eta hauetara jotzeko aukera izatea.
- Webuneak kudeatu eta antolatu: kategoriak ezarri, notak idatzi, etiketen araberako sailkapenak egin, taldeak osatu eta parte hartu.
- Bilaketa sistema garatua, informazioa erraz aurkitzeko.
- Webguneei buruzko oharrak idatzi ahal izatea.
- Kudeaketarako zerrendak sortu: gaika, arloka… erabiltzaileak nahi duen erara.
- Webgune batetako laster-markan barne informazioa idatzi: zatiak markatu edo azpimarratu eta oharrak idatzi.
- Webguneen pantailen irudia gorde ahal izatea; une zehatz baten itxuraren irudia gorde daiteke eta denboran zehar emandako aldaketak jarraitu.
- Taldeak osatu eta besteetan parte hartu, webguneak edo profil osoa partekatu ahal izateko.
- Beste erabiltzaileen laster-markak iruzkindu.
Baliabide guzti hauek aukera handiak eskaintzen dituzte ikasgelan erabiltzeko eta ikasle-irakasle artean informazioa partekatzeko, irakasleek webgune interesgarrien estekak elkarren artean partekatu eta lanean aritzeko eta abar luze bat.
Diigok berak badu hezkuntzarako aplikazioak irakatsi eta azaltzen dituen atal berezi bat, Diigo Education Edition.
Oraingoan artikulu honetan hasteko ideia batzuk eskainiko ditugu.
Ikasle eta irakasleen laster-markak
- Ikastetxeko ordenagailutan landutako eta bistaratutako webguneak beste ekipo batzuetatik ere heltzeko aukera izateko baliabide ezin hobea bilakatu da Diigo. Internet sarbidea dagoen edozein ordenagailu, tablet, zein sakeleko telefonotik aukera dago gordetako laster-marka horietara heltzeko.
- Laster-marka gogokoenekin zerrendak osatu
- Gai edo arlo ezberdinetako webguneak zerrendetan antolatu eta kudeatzeko aukera. Ikasgelan zerrenda hauek erabil daitezke eta guztion artean osatu.
- Gai baten inguruko ikasketan sakontzeko aukera
- Ikasleek ikerketak egin ditzakete ikasgelan lantzen ari den gai baten inguruan eta webgune interesgarrienak beste guztiekin partekatu. Eta besteek gordetako laster-marketan oharrak idatzi.
- Taldekako lanetarako baliabide aproposa da, edukiak partekatu eta antolatuta daudelako.
- Baliabide hau aprobetxatuz Diigo hainbat modutan erabil daiteke:
- Eskolak gai baten inguruko ikerketa prozesuarekin hasi eta edukiaren inguruko ezagutza barneratzen hasteko.
- Idatzizko edukietan sakondu interneten bilatzen den informazioari esker. Informazioa eguneratu sareari esker.
- Kalitatezko edukiak bereizten ikasi: laster-marken kudeaketa egokia egiten ikasiz, ikasleek baliogarria eta interesgarriagoa den informazioa zaintzen eta bereizten ikasiko dute.
- Iritzi eta pentsamendu kritikoa lantzeko aukera, laster-marketan egin daitezkeen oharren bitartez. Horietan, edukiei buruzko balorazioa egin dezakete.
- Taldekako lana sustatzeko, informazioa elkarren artean partekatzeko. Taldeak sor daitezke sare honetan.
- Sare osoan gai baten inguruan sortuta dauden taldeetan sartu, parte hartu eta informazioa eta edukiak eskuratzeko aukera.
- Lanak osatzerakoan dokumentazio iturriak antolatzeko sistema bezala erabiltzeko.
Irakasleen garapen profesionala
Diigo irakasleen garapen profesionalerako tresna izan daiteke.
Diigoko hezkuntzako sailean hainbat talde sortuta daude, non laster-markak eta edukiak partekatu daitezke.
Ikerketa
- Ikerketarako tresna oso bliogarria da Diigo:
- Laster-marken artean zerrendak egin daitezke eta gaien arabera sailkatu.
Hauek ideia batzuk besterik ez dira. Hemendik abiatu eta bilakaera handia izan dezake Diigo ikasgelan erabiltzearen ohiturak. Ikasleengan gai bati buruzko interesa pizteko eta ikerketan motibatzeko aukera paregabea.
Horrelako tresnak erabiltzera ohituta zaudete? Zein nolako erabilpena egiten duzue? Zeintzuk dira izaten dituzuen arazoak? Gurekin partekatu eta interesgarriagoa egingo dugu gaia eta zalantzak argituko dizkizuegu.
[…] Source: http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus […]