Euskara ingurune digitalean

“Digitalizazioaren Hariak” egitasmoa abiatuko dugu Bermeoko ikastetxeetan

Ikastetxeen egitasmoak:

Sagrado Corazón: “First Lego League lehiaketarako prestatzen dugun proiektu
zientifikoan, garraioak landuko ditugu”. Horretarako, besteak beste, “Euskoin” izeneko
txanponak diseinatuko dituzte 3Dn, bai eta robot bat ere, “robotaren jolasa” egiteko.
Eleizalde Ikastola: “Mahai jolas desberdinak diseinatzea eta 3Dn inprimatzea”
Arozena B. Barrueta BHI: “Salbu egon, Zyber Delikuentzia”, Telebistako Comando
Actualidad saioaren formatuko bideoa egitea ziberdelinkuentziaren inguruan.

argazkia-2

Lantegiak eta hizlariak:

Ikastetxeetako proiektuak garatzeko lantegiak, prestakuntza-saioak eta adituen
hitzaldiak antolatuko dira:

Sagrado Corazón:
Euskaraz dagoen material bilduma lortzea, eta aditu baten
hitzaldia.

Eleizalde Ikastola:
– Alaiondo Estudioaren eskutik, jokoen dinamikak aztertu eta
diseinatuko dituzte.
– 3D inprimagailu bat eta tresneria gerturatuko ditugu ikastetxera eta
3Dn diseinu eta fabrikazio digitalaren inguruan lantegiak landuko
ditugu

Arozena B. Barrueta BHI: Zibersegurtasuneko adituekin topaketa izango dute
ikasleek, informazioa gertutik jasotzeko. Horrekin batera, zinema zuzendari bat
hurbilduko da Institutura gidoiaren lanetan laguntzeko eta bideo edizioari
buruzko prestakuntza jasotzeko.

Proiektuen emaitzen aurkezpena:

• Behin proiektuak amaituta, emaitzak ikastetxeen artean aurkeztuko dira, hiru
ikastetxetako ikasleek egitasmo guztien berri izan dezaten eta proiektu horietatik atera
diren emaitzak ezagutu ditzaten (zehazteke dago nola gauzatuko den aurkezpen hori).
• Emaitzok, sareko gordailu batean bilduko dira, Creative Commons lizentziapean,
partekatzeko asmoz. Hala, guztion esku egongo dira.

Prentsa dosierra deskargatu hemen

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

7 iruzkin

Iruzkina idatzi nahi baduzu