Euskara ingurune digitalean

“Digitalizazioaren Hariak”: 3D diseinuaz eta robotikaz arituko dira Etxebarri BHI-n, hardware eta software librea baliatuta

  • Etxebarri BHI-ko 116 ikasle inguruk parte hartuko dute proiektuan, hain justu, DBH 3koek (83 ikasle) eta Batxiler 1 (22 ikasle) eta 2koek (11 ikasle). Ekimena Etxebarriko Udalarekin lankidetzan garatu.
  • Iaz Bermeoko hiru ikastetxeetan egin zen egitasmoa estreinakoz, eta oso balorazio ona jaso zuen.

  • Egitasmoaren xedea da digitalizazioak gazteen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartzea eta gazteek gaitasun digital kritikoa garatzea. 
  • Gogoeta prozesu hori ikastetxean egingo dituzten jarduera praktikoen bidez egingo da, urrian eta azaroan. 
  • Horretarako Azkue Fundazioak hainbat baliabide eskainiko ditu, hala humanoak nola materialak. 
  • Prozesuan lortutako azken emaitzak ezagutaraziko dira eta sareko gordailu batean bilduko dira partekatzeko asmoz.  

dh_3

Helburuak:

Xede nagusia: Digitalizazioak gazteen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartzea.

Helburu horri lotuta dauden zenbait galdera zehaztu ditugu, hausnarketa horretan sakontzeko edo hausnarketa bera bideratzeko:

  • Nortzuk ari dira geratzen digitalizazio prozesuen bazterretan?
    • Automatizazioaren ondorioak, hizkuntza gutxituak nora, lanaren etorkizuna, nork egiten du Internet… Generoa, migrazioa… ikuspuntuak lantzeko asmoz.
  • Teknologiak bizitza errazten digu?
    • Zer hobetzen du eta zeri egiten dio kalte? Erosotasunaren edo erraztearen ordaina zein da?
  • Zein da emozioen eta gure digitalizazio ereduaren arteko harremana?
    • Arretaren ekonomia: erabiltzen ditugun zenbait zerbitzuk nola lortzen dute gure arreta mantentzea gure emozioez baliatuz eta zein eragin izan dezake horrek gure bizitzetan.
  • Non geratzen da gorputza?
    • Zertarako behar dugu gorputza, non kokatzen da gure gorputza eremu digitala bitartekoa denean?
  • Non nago Interneten nagoenean?
    • STEAM, azpiegiturak ulertzeko moduak, Interneteko eredu alternatiboen ikerketa,…
  • Nola nago Interneten nagoenean?
    • Bullying-a, albiste faltsuak, adikzioak… jokabideak lantzeko asmoz.

dh_1

Horretarako…

Ikastetxean, ikasleek proiektuak garatuko dituzte urrian eta azaroan: Euskara eta digitalizazio prozesuak ardatz dituzten proiektuak.

  • Ikastetxean eta/edo gazteen artean gertatzen diren digitalizazioari lotutako harremanen gainean hausnartzeko.
  • Prozesuaren emaitza gazteek sortua eta gazteentzat izan beharko da.

Ikastetxearen proiektua:  

  • 3D diseinuari lotutako egitasmoak eta sofwtare eta hardware irekiarekin robotikaren hastapenak landuko dituzte.

Proiektuen emaitzen aurkezpena:

  • Behin proiektuak amaituta, emaitzak ikastetxean aurkeztuko dira, talde guztiek egitasmoa guztien berri izan dezaten.
  • Emaitzok, sareko gordailu batean bilduko dira, Creative Commons lizentziapean, partekatzeko asmoz. Hala, guztion esku egongo dira.

dh_2

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu