APIRILEKO agenda. Doako jarduerak
Udaberria heldu da! Bazen garaia, ezta? Apirila opor usainarekin datorkigu eta Euskararen Etxean ere jarduera bereziak izango ditugu, gazteentzako errobotika ikastaroak, adibidez.
Aurten erronka ezarri diogu gure buruari eta Aste Santuko jai egunetan Euskararen Etxea zabalik egongo da: apirilaren 2a eta 6a bitartean goizez zabalduko dugu egunero eta bisita gidatuak eskainiko ditugu. Apirilaren 7tik aurrera, ohiko ordutegian (bisita gidatuak goizez bakarrik, baina bisita bakarka egiteko aukera arratsaldeko 5ak arte).
Apirilean 11an ere larunbata goizez zabalduko dugu.
Hiri asko bere baitan erakusketa interesgarria ikusteko aukera izango duzue gainera, Bilbo beste ikuspegi ezberdin batetik ezagutzeko.
Gazteentzako arduera bereziak pretatu ditugu opor egunetarako: 3D inprimatze eta Robotika Arduino erabiltzen ikasteko lantegiak.
Eta hileari agur esateko beste jarduera berezi bat prestatu dugu: euskarazko musika-kazetaritzari buruzko mahai-ingurua.
Maiatzerako aurrerapen interesgarria: Teknologia irakaslearen eskura jardunaldia ospatuko dugu maiatzaren 7an. Baina gaurtik aurrera izen-ematea zabalik dago. Doako jarduera izango da eta IKTak eta hezkuntza izango dira landuko ditugun alorrak.
Zer gehiago? Loraldia egitasmoarekin bat egiteko Instagramen Loraldia, euskal kultura gaur geroan lehiaketa bat dugu martxan. Animatu eta parte hartu!

Erakusketa: Hiri asko bere baitan
Hilaren 23tik aurrera
9:00 – 17:00 |
|
|
Arduino Robotika Ikastaroa
Robotika hastapenak euskaraz, Arduinorekin. Elektronika programagarria.
12-16 urtetakoentzat. Doakoa.
Apirilak 7 – 10
9:30 – 13:30 |
|
|
3D Inprimatze ikastaroa
3D inprimatzen ikasteko ikastaroa, xakeko figurak diseinatu eta inprimatuz.
10-16 bitartekoentzat.
Apirilak 8 – 10
9:30 – 13:30 |
|
|
Mahai-ingurua: Euskarazko musika-kazetaritza
Euskarazko hedabideetako kideekin elkarrizketan.
Apirilak 23, Osteguna
19:00 – 21:00 |
|
|
Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaHezkuntza arlora zuzendutako jardunaldia. Gaia: IKTak, gaitasun digitalak, motibazioa, teknologiaren erabilpena…
Doako jardunaldia
Maiatzaren 7an, osteguna
9:00 – 14:00 |
|
|
LEHIAKETA INSTAGRAMEN: Loraldia, euskal kultura gaur geroanEuskararen Etxeko erakusketa batean parte hartu nahi duzu?
Apirilak 29ra arte
Astero erronka ezberdin bat! |
|
|
Iruzkinak
Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?