Berrikuntza teknologikoak

Creativity Meeting Point aste honetan gure artean

Bihartik hasita eta osteguna bitartean Creativity Meeting Point-en bostgarren edizioa ospatuko da Bilbon. Martxoaren 19an, 20an eta 21ean egingo da Bilboko Itsas Museoan.

Creativity Meeting Point industria sortzaileen nazioarteko foroa da, urtero martxoan Bilbo sormenez eta ideia bikainez betetzen duena. Hiria pertsona sortzaile eta nazioarte mailako praktika onenen arteko topaleku bihurtzen da. Aurtengo gaia sormen digitalaren munduan murgiltzen da eta galdera batzuei erantzuna emango zaie hitzaldien bitartez: Nola ari dira eragiten digitalizazioa eta teknologia berriak sormenaren alorretan? Nola ari da aldatzen musika publizitatea, artea eta antzerkia egiteko modua? Nolakoak dira enpresa berriak?

Gainera, gamification-ean aditu direnak gure bizitzaren alderdi guztietan jolasaren inguruan sortzen ari den unibertsoaz mintzatuko zaizkigu. Edizio honetan guztientzako diseinua eta robotak izango ditugu. Halaber, bertan izango dira PechaKucha formatuan egindako aurkezpenak, bai eta Creative Trade Mission ere, hau da, Europa osoko ekintzaileen topaketa.

Aurten euskarak ere presentzia izango du eta hitzaldi guztien komunikazioa sare sozialetan euskaraz bideratuko da, Azkue Fundaziotik emango dugun laguntzari esker.

Horrela, jardunaldien dinamizazio osoa euskara, ingeles eta gazteleraz egingo da. Eta baita antolatzaile eta hizlariek ere Euskararen Etxea ezagutzeko aukera izango dute. Creativity Zentrum-ekin lankidetzan egitasmo honetan parte hartuko dugu.

 

Creativity Meeting Point

 

Jardunaldien egitarau osoa hemen deskargatu.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu