Euskara ingurune digitalean

Booktegik liburu berri bat sareratu du

Booktegik liburu berri bat plazaratu du, Joseba Aurkenerena Barandiarenen Iragana ere gaur da.

Booktegiren arabera, liburuak ondoko gaia jorratzen du: “Euskara da gure arbasoak euskaldun bilakatu zituena, eta gu ere euskaldun egiten gaituena. Lehenagokoa da euskara euskalduna baino. Euskarak atxikitzen ditu bere baitan euskaldunen gogoetak, nahiak, penak eta desirak. Euskarak moldatzen gaitu une oroz. Animismoa urrun samarra dugun une hauetan, euskara da gure oroitzapen zaharren bermea. Eta gure izate berezi horrek iraunen du euskarak diraueino. Luzaz izan bedi!”.

Booktegik eta Azkue Fundazioak, bestalde, lankidetza adostu dute idazleen elkarrizketak biltzen dituen ElkarrizKatea saioaren denboraldi berria babesteko asmoz. Aurten, Iban Zaldua, Uxue Alberdi, Gotzon Barandiaran, Oier Guillan, Ana Malagon, Edorta Jimenez, Laura Mintegi eta Idurre Eskizabel eseriko dira Booktegiko ElkarrizKatea saioko aulkietan, Azkue Fundazioaren babesean. Ana Galarragak gidoiak prestatuko ditu, baita idazleen biografiak aurkeztu ere.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu