Gurekin parte hartu nahi?

Blogetan! lehiaketako sari-banaketa jardunaldi batekin ospatuko dugu

Blogetan! blog izarren bila lehiaketako lan finalistak laster ezagutuko ditugu. Datorren hilaren 16an bukatuko da publikoaren botoa emateko epea; boto hauek erabakiaren erdia izango dira. Ondoren epaimahaikideek euren iritzia emango dute eta horrek erabakiaren beste erdia suposatuko du.

Otsailaren 18an iragarriko dugu zeintzuk izango diren hiru blog finalistak kategoria bakoitzean. Eta irabazleak… irabazleak martxoaren 6an ospatuko den sari-banaketa ekitaldian ezagutuko ditugu.

 

Blogetan lehiaketa - bozkak

Lehiaketako sari-banaketa ekitaldia Euskararen Etxean ospatuko dugu martxoaren 6ko arratsaldean, blogen inguruko jardunaldi batekin. Blogetan! Euskal blogarien topaketa izango da jardunaldiaren izenburua eta horretan, blogak ardatz hartuta, egungo egoera aztertuko dugu, euskal blogosferaren bilakaera errepasatuz. Atal ezberdinak izango ditu.

Momentuz egitarau osoa lotzen gabiltza eta hizlariekin kontaktuan gaude, baina hauek izango dira ardatzak:

  • Hitzaldia: euskarazko blogen bilakaera
  • Blogak euskaraz oso anitzak dira: lau esperientzia ezberdinak ezagutzeko aurkezpenak, bakoitzaren egilearen eskutik.
  • Hitzaldia: Blogak enpresa eta marketin ikuspegi batetik
  • Mahai ingurua: euskarazko blogosferaren egoera
  • Blogetan!blog izarren bila lehiaketako sari-banaketa
  • Pintxoak eta agurra

 

Laster azalduko dizuegu hizlariak nortzuk izango diren zehatz-mehatz eta zer egin behar den izena emateko. Baina jakinaren gainean egon zaitezten.

Apuntatu zuen egutegian! Martxoaren 6an 17:00etatik aurrera Euskararen Etxean!

Eta bitartean… jarraitu bozkatzen.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu