Gurekin parte hartu nahi?

#Blogetan lehiaketa: Zientzia eta teknologia kategoriako finalistak

Blogetan-zientzia-teknol-finalistak

Kategoriaz-kategoria azaldu ditugu egun hauetan Blogetan, blog izarren bila lehiaketako finalistak diren blogen ezaugarriak. Oraingoan, zientzia eta teknologia kategoriari ekingo diogu.

Hauek dira hiru blog finalistak: TeknoZientzia, Euskalnatura eta Zientzianet.

TeknoZientzia

Egitasmo berezia da hau benetan. Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako teknologia mintegiko irakasle talde batek kudeatuta, ikastolako Bigarren Hezkuntzako ikasleengan interesa piztea eta motibazioa lortzea du helburu. Eta lortu egiten du!

Zientzia eta teknologiarekin lotutako gaiak lantzen dira blogean. Baina ez bakarrik plangintza kurrikularrean klasean lantzen diren ikasgaiei dagozkienak, baizik eta askoz sakonago: egunerokotasunean gertatutakoak zientziaren ikuspuntutik lantzen dira baita ere (azken denboraleak eta eguraldiaren ingurukoak, adibidez) eta zientzia arloan suertatzen diren albisteak ere plazaratzen dituzte.

Mailen araberako atalak ditu blogak. Eta motibazio lan horretan ikasleei zuzendutako lehiaketak antolatzen dituzte ere.

Irakaskuntza munduan ere sarearen erabilpena eta 2.0 jarrera izatea egokia delaren froga da egitasmo interesgarri hau. Eta sare sozialekin lotura estua daukate baita ere.

 

Euskalnatura

EuskalNatura hainbat naturzale gaztek 2006an sortu zuten. Gaur egun ia arlo ezberdinetan diarduten 52 lagunez osatutako taldea da eta helburuak bi ardatz nagusitan oinarritzen dira: Euskal Herriko natura eta natur zientziak jende guztiaren eskura jartzea eta zabaltzea eta euskaraz izatea.

EuskalNaturako hainbat kidek, bestalde, Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saila dinamizatzeko ardura dute, eta zenbait jarduera elkarlanean antolatzen dituzte, ondorioz, UEUko Natur Zientzia sailak eta EuskalNatura taldeak.

Blog honek osoegitura zabala dauka: erreportaiak, agenda, gaien araberako sailkapena, baliabideak…

 

Zientzianet

Zientzianet bloga Elhuyar Fundazioak publiko orokorrarentzat ekoizten dituen euskarazko zientzia-edukiak bildu, eta modu integratuan eskaintzen dituen plataforma da. Zientzia eta teknologiari buruzko artikuluak, bideoak, audio-artxiboak, argazkiak, liburuak, hiztegi-kontsultak eta abar eskaintzen dituen bilgunea.

Oso egituratuta eta eduki kopuru handiz osotako bloga da, gaika sailkatuta eta arlo berezitan egituratuta baita ere: elkarrizketa, artikulu, agenda, baliabideak… Egun ia 17.000 edukiz osatuta dago eta sare sozialen indarra aprobetxatzen du guneak eduki horiek zabaltzeko.

 

Kategoria honetan irabazlea nor iznago den aukeratzea zaila izango da ere. Ez duzue uste?

Datorren martxoaren 6an jakingo dugu zein blog den irabazlea, Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldian zehar.

Egun gutxi falta da eta tiket gutxi geratzen dira banatzeko. Ez galdu zurea lortzeko aukera!

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu