Gurekin parte hartu nahi?

Badator laster Blogetan, blog izarren bila lehiaketaren bigarren edizioa!

bloga

Blogetan lehiaketaren bigarren edizioari hasiera emango diogu laster. Lehiaketarekin lotuta, WordPress ikastaro bat antolatu dugu, blog berrien sorkuntza sustatzeko asmotan. Eta blog honetan ere, datozen astetan blogintzaren inguruko artikuluak eskainiko dizkizugu.
Blog izarra bilakatu nahi duzu? Adi orduan datozen astetan!

blogetan

Badator laster Blogetan, blog izarren bila lehiaketaren bigarren edizioa. Lehiaketa honen helburua euskarazko blogarik onenak saritzea da eta sarean dauden beste guztiak sustatu eta ezagutzera ematea.

Horretarako, Argia aldizkariaren laguntzaz, lehiaketa antolatu genuen 2014. urtean. Arrakasta eta harrera ona ikusita eta euskarazko blogek merezi eta behar dutelako, aurten bigarren edizioari ekingo diogu.

Nori zuzenduta dago

Edonork parte har dezake, euskarazko blog bat daukan edonork. Taldekako bloga izan daiteke, enpresa batetakoa, banakakoa, erakunde edo elkarte batekoa…

Baldintza bakarra euskaraz idatzita egotea da.

Bigarren edizioko epeak

Lehenengo edizioan bezala, honetan ere lehiaketak fase desberdinak izango ditu:

Izen ematea eta parte hartzea: urtarrilaren 16a eta otsailaren 13a bitartean. Edonork parte har dezake epe horren barruan eta edozein unetan blogaren izena emateko aukera izango du. Blog baten jarratzaile edo irakurlea izanda ere, blog hori proposatu dezakezu lehiaketan parte hartzeko.

Blogak bozkatzeko epea: otsailaren 13a eta martxoaren 10a bitartean, publikoak blogak bozkatzeko aukera izango du, bai webgunea eta bai Twitterren bitartez.

Publikoa eta epaimahaikideen artean erabakiko da blog finalistak zeintzun izango diren, kategoria bakoitzeko hiru. Ondoren, azken fasean, epaimahaiak aukeratuko ditu hiru horien artean zein izango den irabazlea.

blogaria

Sariak

  • Bernat Vidal artistak Azkue Fundazioarentzat diseinatutako garaikurra.
  • Fnac-en gastatzeko 200 eurotako diru txeke bana kategoria bakoitzeko irabazlearentzat.
  • Eta sari berezi bat: euskal blogari berrienarentzat. 2016an zehar sortutako edozein gaiaren inguruko bloga aukeratuko da. Sari hau Argiak ematen du.
    • Saridunari ARGIAn kolaboratzeko aukera ematen zaio.
    • Urtebeteko ARGIAren harpidetza.

 

Aukera polita, ezta? Has zaitez zure bloga astintzen!

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu