Otsailaren 18an iragarri genituen zeintzuk diren #Blogetan! Blog izarren bila lehiaketan kategoria bakoitzeko finalistak suertatu diren blogak.
Oraingoan, kategoriaz kategoria joango gara lan bakoitzari buruz informazioa zabaltzen, guztiok ezagutu ditzazuen.
Kultura kategoriarekin hasiko gara. Hauek dira finalistak: AnnieSdelMono , 27 zapata eta KLAK…eta.
Leire Palacios basauritarra da AnnieSdelMonoren benetazko profila. Ikus-Entzunezko Komunikazioan eta Humanitateak eta Enpresan lizentziaduna eta Enpresa Nazioartekotze arloan graduondokoa da Leire.
Euskadi Irratian literaturaz hitz egiten du asteburuetan eta baita musikaz Gazte Zulo aldizkarian eta bifm irratian.
2012ko apirilean martxan jarritako bloga da.
AnnieSdelMonok irudia eta testua elkartzen ditu bere blogean. Eta gai anitzak lantzen ditu: kultura, idazkiak, istorioak, filmak… Blog honek #Hitzmoloia-ren zati bat hartzen du, #hitzmoloia ekimena bertan jaio zelako eta.
Imanol Epelde da 27 zapata blogaren arduraduna.
Bere esanetan, “txirrindularia bokazioz, korrikalaria afizioz, irakaslea ofizioz. Literatura, hezkuntza eta osasuna jakingai”.
Euskal filologoan lizentziatua da Imanol eta bi master eginak ditu baita ere. Makrobiotikan aditua da baita ere. Bost liburu argitaratu ditu eta kantaria ere bada, hiru lan kaleratu zituela SKT Sekuentzia taldearekin. 2013ko bukaeran Etxepare RAP lana aurkeztu zuen ere bere kabuz.
Euskadi Irratiko Faktoria saioan esatari ibili zen Imanol. Eta orain Raperra bihurtu zaigu!Errenazimentu garaiko gizona ematen du!
Iñaki Gauna da blog honen arduraduna. Eta lehiaketan parte hartu izan duen historia gehien duenetarikoa, 2007ko maiatzean sortu bai zen.
Zinemari buruzko bloga da hau eta lehiaketako sorpresa izan da. Arte mota honen inguruko informazioa, bitxikeriak, istorioa eta jakintza osoa zabaltzen du. Honen barruan, denetarik: kritikak, agenda, iruzkinak… eta baita zinemagintzarekin lotutako esparru ezberdinetarako tartea: liburuak, zinemaldiak, kartelak, zine-musika…
Iñakiren esanetan, terapia-gunea dauka batik-bat bloga. Eta esna behar da terapia ona egiten duela, daukan jakintza osoa zabaltzen duelako eduki interesgarriz.
Blog hau gazteleraz eta euskaraz landuta dago eta zineklub ezberdinen informazioa zabaltzen da ere.
Zein izango da irabazlea? Martxoaren 6an jakingo dugu!