Blogetan!Blog izarren bila lehiaketa sustatzen jarraitzen dugu. Abenduaren erdialdean hasita, datorren urtarrilaren 26rarte blogak proposatzeko epea zabalik dago. Aste bat baino ez da geratzen!
Gaurkoan, parte hartzen ari duten blogen errepasoa egingo dugu. Guztira 95 blog daude momentu honetan! Oso pozik gaude!
Dakizuenez, edonork proposa dezake blog bat lehiaketan. Eta inprimaki bat betetzea besterik ez da behar. Proposatutako blogak ezarri ditugun lau kategoriako baten sartu behar dira: kultura, zientzia, aisialdia edo gizarte tematika lantzen duten taldean.
Momentuz, kultura kategoriakoak dira izena eman duten gehiengoa, 35 lanekin. Baina zientzia eta teknologia arloko 22 blog ditugu eta bitxia iruditzen zaigu: arlo hau asko jarraitzen da euskaraz. Kopuru nabarmena da, gizarte arloko kategorian pareko dagoela ikusita, gainera, 21 blogekin.
Eta azkenik, baina ez garrantzi aldetik, aisialdiko kategorian 17 blog daude apuntatuta une honetan.
Aste bat dago oraindik blogen izen-ematearekin jarraitzeko. Beraz, animatu eta apuntatu zurea edo jarraitzen duzun hori! Guztion artean euskarazko blogak ezagutzera emango ditugu.
Urtarrilaren 27tik aurrera kategoria bakoitzeko finalista suertatuko diren hiru blogak aukeratzeko tartea egongo da. Erabiltzaileek finalista horien hautaketan parte hartu ahal izango dute, botoak emanez.
Eta parte hartzen duten blogariei beraien lanen aldeko botoa eskatzeko kanpaina egiteko baliabideak emango dizkiegu baita ere. Baina hori datorren astean azalduko dizuegu…
Orain, jarraitu blogak proposatzen!