Gurekin parte hartu nahi?

#Blogetan lehiaketa: Gizarte/Politika kategoriako finalistak

Blogetan-gizarte-politika-finalistak

Aurreko artikulu batean #Blogetan, blog izarren bila lehiaketan kultura kategorian zein blog diren finalistak aztertu genituen.

Oraingoan gizarte eta politika kategoriari dagozkion finalisten inguruan arituko gara. Blog finalistak EuskerabiliAuzia euskaraz eta Arma tiro klik dira.

Ezagutu ditzagun apur bat hobeto:

Euskerabili

Blog honen arduradunak Fidel Vegas eta Idoia Ortega dira. Barakaldoko Udal Euskaltegiko irakasleak dira biak eta blogaren jaiotzean ikasleei ariketak proposatzeko eta gai ezberdinen inguruan lantzeko tresna moduan erabiltzeko sortu zuten. Baina beste irakasle batzuk ere erabiltzen hasi eta apurka-apurka erreferentziazko gunea bihurtu izan da euskara ikasleen artean.

Bloga oso ondo antolatuta dago: mailen araberako sailkapena, gai eta ikasgaien araberakoa eta beste motatako edukiak ere biltzen dira gune honetan: azterketa ereduak, baliabideak, lan ezberdinak egiteko tutorialak, hizkuntza eta kulturarekin lotutako gaiak…

Lan osoa eta bitxia da. Faltan botatzen diogun berezitasun bakarra, sare sozialekin loturarik ez daukala. Baina geroko lanak apurka-apurka!

 

Auzia euskaraz

Auzia Euskaraz proiektua Justizia Administrazioko hainbat eragilek osatzen dute, besteak beste, abokatu eta prokuradoreek, epaitegietako langileek, epaile eta magistratuek, idazkari judizialek, fiskalek eta auzitegietako medikuek.
2012ko hasieran martxan jarritako egitasmoa da.
Talde horien guztien lana koordinatzeko lanetan Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalkuntza lantaldea (epaiBi) ari da; hura izan da proiektuaren sustatzailea. Ekimen honen helburua da herritarrek hala eskatzen dutenean auziak osorik euskaraz izapidetzea, demanda aurkeztetik bulego judizialetako barne tramitazioa egin eta epaia eman arte.
Blogaren bidez baliabideak eta informazioa zabaltzen dute: dokumentazioa, oharrak, berriak, legedia… eta dena euskara eta hizkuntzaren ikuspegitik.
Sare sozialekin lotura estua du blogak eta berehala zabaltzen dute ere medio hauetan informazioa.
Arma tiro klik Argia sareko blogetako bat da, Amaia Lekunberriren egitasmo pertsonala. Nahiko egitasmo berria da, 2013ko urrian hasi zena.
Amaiaren proposamena ezberdina da, fotokazetaritza egiten bai du blog honetan. Baina modu berezian: Amaiak iritzia izatearen eskubidea aldarrikatzen du eta egi bakarra ez dagoela. Bere artikuluen bidez askotan saldu nahi diguten egi bakar horri aurre egiten dio eta beste ikuspuntu bat aurkezten digu.
Horrela adierazten du berak: “Iritzia zulo txiki batetik begiratzea bezala da, ikusten dena esan eta ikusten ez dena irudikatu. Nork egiten du zuloa? Nork dio non egin? Egia begi bakar batez aditu arazi nahi digutenen erresistentzia gisa, norbere esku dago egiaren beste irakurketa bat egiteko zuloak eraikitzea. Aurrerantzean, argazki zein hitzez armatuta eta “egia absolutu” horri buelta batzuk ematea xedetzat harturik, blog honekin ekingo diot nire zuloa egiteari.”
Beraz, berri, gertaera edo egunerokotasunari lotutako argazki batez baliatuta, bere ikuspuntua adierazten digu Amaiak. Gai nagusiak, gizarte osotasunean, feminismoa eta musika. Argazki guztiek karga kontzeptual nabarmena izaten dute eta blogaren oinarria dira.
Proposamen polita da Amaiarena.

 Hiru hauetatik bat aukeratu behar du epaimahaiak. Zein izango da irabazlea?

Martxoaren 6an jakingo dugu Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldian.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu