Gurekin parte hartu nahi?

#Blogetan lehiaketa: blogak proposatzeko epea aurrera doa!

Jada jakingo duzunez, aste honetan bertan Argiarekin batera antolatzen dugun Blogetan!Blog izarren bila lehiaketa iragarri dugu.

Webgunean lehiaketa honen inguruko informazio guztia daukazu: lehiaketaren ezaugarriak, kategoriak, sariak, epeak… Sartu eta begiratu!

Parte hartzen animatzen bazara, momentuz kontutan izan behar duzuna lehen faseko epea besterik ez da. Urtarrilaren 26ra arte lehiaketan parte hartuko duten blogen proposamena bota daiteke.

Noski, norberak berearena proposatu dezake; baina beste batek sortutako blogak proposatu ditzakezu baita ere: zure lanekoa, enpresakoa, ikastetxekoa, lagun batena, jarraitzen duzun hori… nahi dituzun beste. Inprimaki bat betetzea besterik ez dugu eskatzen. Eta berehala lehiaketako webgunean agertuko litzateke.

Blogetan lehiaketaren webgunea

 Momentuz 50en bat blog sartu dira lehiaketako plataforman eta oso pozik gaude! Lehiaketako lehenengo hiru egunak eta horrelako erantzuna jasotzeak asko poztu gaitu!

Denbora duzu oraindik zurea edo nahi duzuna proposatzeko. Gogoratu lau kategoria daudela: kulturarekin harremana duten lanak; zientzia eta teknologia arlokoak; gizarte eta politika gaiak lantzen dituztenak; eta aisia eta zaletasunekin erlazionatuta daudenak.

Eta zure bloga sortzen animatuz gero, laster ideia ugari eta orientazioa eskainiko dizugu.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu