Gurekin parte hartu nahi?

#Blogetan lehiaketa, bozkatzeko epea martxan dago

Blogetan, euskarazko blogen lehiaketa

#Blogetan Euskal blogariak lehian txapelketaren hurrengo faseari ekingo diogu lagunok!Publikoaren botoa jasotzeko epea hasi da eta otsailak 16ra arte edozeinek gustoko dituen blogen alde botoa emateko aukera izango du.

Lehiaketako izen-emate fasean 115 blog biltzea lortu dugu. Horietatik, proposatutako lau kategorietako bakoitzean onena aukeratuko dugu. Eta nola? Lehiaketako webgunean martxan dauden bozkatzeko aukeren bidez: bi modu dago botoa emateko, webgunetik zuzenean eta Twitter bidez egin ahal izateko. Publikoak bozkatzen duena erabakiaren %50a suposatuko du; epaimahaian dauden kideen iritzia beste %50a izango da eta guztion artean kategoria bakoitzeko 3 blog finalistak aukeratuko ditugu.

Errepasatuz, honela eman dezakezue zuen gustokoak diren blogen aldeko botoa:

  • Lehiaketako webgunean erregistratuz eta egun bakoitzean boto bat kategoria bakoitzari emateko aukera izango duzu, , blog bakoitzaren izenaren ondoan  apropos jarri dugun “Bozkatu” botoiaren bidez.
  • Twitter bitartez ere bozkatzeko aukera dago: blog bakoitzari dagokion lerroan agertzen den “Twitter” botoia klikatu (Twitterren saioa hasi beharko duzu). Txio bat sortuko du automatikoki.

Hori bai, gogoratu erabiltzaile bakoitzeko, egunero boto bakarra emateko aukera izango duzuela, kategoria guztien artean. Baina egunero sartu eta bozkatzeko aukera izango duzue.
Lehiaketako webguneko “Bozkatu” atalean zuzenean botoak nola doazen jarraitzeko aukera egongo da.

Beraz, badakizu: blog bat proposatu baduzu, hasi botoak sustatzeko kanpaina egiten. Eta bozkatu nahi baduzu zure gustokoak diren blogak, gogoratu otsailak 16ra arte epea zabalik dagoela.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu