Gurekin parte hartu nahi?

#Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldiari bukaera emateko luxuzko mahai-ingurua izango dugu

Blogak gaitzat hartuta, mahai inguru bat antolatzea aproposa iruditzen zitzaigun, izan ere, asko dira bere lana maisutasunez egiten duten euskal blogariak eta gaiari benetako mamia ateratzeko mahai-inguru bat formatorik egokiena izan zitekeela uste genuen.

Hainbat euskal blogari izango ditugu blogen errealitate berria aztertzen mahai-inguru honetan, eta noski euskarak errealitate honetan duen presentzia aztertuko dugu ere. Gorka Bereziartua (@boligorria) moderatzaile lanetan izango dugu. Gorka Argiako kazetaria da, eta bere blogean Boligrafo Gorria 2005tik bereziki kultura arloko gaiak jorratzen dihardu, beste gai batzuen artean.

 

Mahai-inguruan hurrengo partehartzaileak izango ditugu:

Marijo Deogracias (@desplazatua) kazetaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, gaur egun Argiako kolaboratzailea da eta Twitter sare sozialaren inguruan aritzen da @Faktoria irratsaioan. Aurretik, Anboto aldizkariko eta Arrasate Komunikabideetako zuzendaria izan zen. WebTV-en inguruko ikerketa batetan murgilduta daukagu azkenaldian.

Maite Goñi (@euskaljakintza) Jakintza Ikastolako irakaslea eta Mondragon Unibertsitateko Informazio eta Komunikazio Tekniken aholkulari pedagokioa da. Hainbat urtetan bere blogean euskaljakintza.com euskararekin erlazionatutako gaiak jorratu ditu eta bere “gaurko hitza” egitasmoa guztiok ezagun dugu. Maitek sarean eta blogosferan euskarari egin dion lekua eta sustapena goraipatzekoa da.

Juanra Madariaga poeta, mendigoizalea eta nontzeberri.com atariko langile eta akuilaria. Euskal Filologian lizentziatua eta hainbat libururen egilea. Narrazioan, Neguko antzarrak 1993an Bernardo Atxaga, Josu Lartateti eta Koldo Julen Garairekin elkarlanean. Poesian, aipatzekoak Imentzioaren pergamuak, Izozmendiak edo Eroriaren. Bilblogari lehiaketako antolatzailea dugu.

Haritz Rodriguez (@tokitan) kazetaria eta bideo-bidaia blogaria. 17 urteko esperientzia du hedabide ezberdinetan baina azkeneko urteetan interneti ekin dio gogotsu. Aurretik Transistoria produktora sortu zuen eta Barking Blogs agentzia eta Blog on Brands enpresa. Gaur egun, tokitan.info blogean bidaiekin erlazionatutako post zoragarriak egiten ditu.

Eta mahai-inguru honekin jardunaldiei amaiera emango diegu. Baina horrela ez da ekitaldia bukatuko, ez horixe! Oraindik garrantzitsuena geratuko delako, zer eta sari banaketa, hain zuzen ere! Beraz mahai-ingurua eta gero Blogetan! lehiaketako blog irabazleak zeintzuk izango diren jakingo dugu.

Zelako urduritasuna…..

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu