Gurekin parte hartu nahi?

#Blogetan, euskal blogarien topaketa jardunaldia: Gorka Jakobe Palazio izango da jardunaldia zabalduko duena

Gorka Palazio Katedraduna

Martxoaren 6an Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldia ospatuko dugu Euskararen Etxean. Atal ezberdinez osatuko da ekitaldia eta hitzaldiak, mahai-ingurua eta euskal blog egitasmo ezberdinen esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu.

Gorka Palazio Katedraduna

Jardunaldia zabaltzeko, blogen ikuspegi teorikoarekin hasiko gara. Blogen ikuspegia marko teoriko batetatik aztertzeko Gorka Jakobe Palazio izango dugu.

Gorka Jakobe Palazio Kazetaritzan Lizentziatua da eta 1995 urtetik Euskal Herriko Unibertsiatako irakasle elebiduna da. 1992. urtean Doktore titulua eskuratzen du Euskararen egoera euskal hedebieedan aztertuz bere tesian. 2003. urtean Katedra lortzen du Ikusentzunezko Teknologietan. Informazio eta Komunikazio Teknologietan espezializatua da eta hiru urtez EHUko Komunikazio Multimedia masterreko zuzendaria izan zen.  Zope, LAMP eta Linux plataformetan lan egiten ohituta dago eta eLearning eta Lifelong aditua da.

Ikasnabar, Teknologia eta Hezkuntza Irekia Kongresuko zuzendaria da eta aurten 7. Edizioa ospatuko da Bilbon 2014ko ekainean.

Informazio gehiagorako hemen duzue bere webgunea: www.palazio.org

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu