Gurekin parte hartu nahi?

#Blogetan, euskal blogarien topaketa jardunaldia: CalvoConBarbaren hitzaldia izango dugu

Martxoaren 6an Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldia ospatuko dugu Euskararen Etxean. Atal ezberdinez osatuko da ekitaldia eta hitzaldiak, mahai-ingurua eta euskal blog egitasmo ezberdinen esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu.

Horietako hitzaldi bat Calvo Con Barbak emango du. Ezagutzen duzu nor den Calvo con Barba? Hemen bere profila aztertuko dugu.

Lucas Aisa da bere benetako izena, baina bere itxura fisikoaren ezaugarriak hartu zituen ezizen moduan eta bere izaera digitala hori da.

Hogei urtetako esperientzia dauka Calvo con Barbak marketing eta sarearen munduan eta enpresa handi ezberdinetan lanean ibili ondoren, 2006an bere kabuz ekintzailetzari ekin zion eta CeConBe Marketing Services enpresa sortu zuen. bere lan esparrua, marketina, sare sozialak eta Customer (Social) Experience deritzona, bezero eta enpresa edo marken arteko elkareragitea lortzea.

Honetaz aparte, hizlaria eta irakaslea da baita ere. Eta CalvoConBarba, bere blog pertsonalak, arrakasta handia du ere komunikazio digitaleko aditu eta profesionalen artean.

Calvo Con Barba social mediaren botereaz konbentzituta dago eta bere mezua beti argia izaten da: sare sozialetan ez da egon behar egoteagatik, baizik eta estrategia oso baten beste atal bat gisa onartu eta kudeatu behar da. Garrantzitsuena, beti, bezeroaren esperientzia hobetzea da; eta horretarako, honi estrategia horren muin eta helburu nagusian kokatu behar zaio.

Gauza hauek eta beste asko jardunaldian emango duen hitzaldian landuko ditu. Hitzaldi hau gazteleraz izango da.

Etorri nahi baduzu gogoratu doakoa dela eta izena ematea beharrezkoa dela.

Hemen sakatuz eman dezakezu izena.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu