Blogintza Sare sozialak

Blog bat sortzeko tutorialak Blogger eta WordPressen

Blogetan, blog izarren bila lehiaketa aurrera doa lagunok!
Lehiaketa honetan euskarazko blogak sarituko ditugu eta kategoria ezberdinetan parte har dezakezula gogoratzen dizugu.

Blogen inguruan saiakerarik egin ez baduzu, baina asmoa baduzu eta lehiaketa dela eta animatuz gero, badakizu bi aukera nagusi daudela plataformari dagokionez: bata, Blogger, Google erraldoiarena; bestea, Worpress, blog eta webgune munduan azken urtetan gorakada nabarmena eman duena.

Egia esan, bietatik edozein aukeratuta, blogetan hastea nahiko erraza da. Gaur egun blog bat sortzeko prozesua azkarra eta oso intuitiboa da; ez duzu programazioan edo diseinuan aditua izan behar lehenengo pausuak emateko.

Bi plataformek hamaika aukera eskaintzen dituzte, diseinu eta maketazio aldetik lan txukuna egiteko eta gehiegi konplikatu gabe blog batekin hasi ahal izateko. Apurka-apurka gauza berriak ikasteko aukera izango duzu eta blogaren ezarpenak aldatuta berrikuntzak sartzen hasiko zara. Ez duzu zertan egindako lana pikutara bidali beharko. Beraz, astiro hasi; lehenengo beharrezko pausuak eman eta hasi idazten!

Biak doakoak dira baita ere. Eta hasieran ez duzu zertan domeinu bat erosi behar.

 

Blogger edo WordPress

Argazkiaren iturria: compartimos.org

Aukeratu baino lehen, blog berri batekin hasteko plataforma bakoitzean egin beharrekoak ezagutu nahi badituzu, hemen dituzu lehiaketaren harira osatu ditugun bi tutorial: bata Bloggerrekoa, eta Worpressekoa bestea.

Hemen duzu Blogger sisteman bloga sortzeko pausuak azaltzen dituen tutoriala:

 

Eta WordPress plataforman sortu nahi baduzu, ostera, hemen duzu pausuz-pausu egin beharreko guztiak azaltzen dituen bideoa:

 

Erraza, ezta?

Ongi etorri blogen mundura!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu